TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

A1 autobidea itxi dute Iruña Okan, Gasteizera bidean, kamioi istripu batengatik

Ezbeharra izan duten bi kamioiak erretiratu bitartean, bypass bat zabaldu dute. Istripuaren ondorioz, bi gidariak zauritu dira.
A-1 errepidean gertatu da ezbeharra.
A-1 errepidean gertatu da ezbeharra. Argazkia: Arabako suhiltzaileak.

A-1 autobidea itxi dute ostiral goizean Iruña Okan, Gasteizera bidean, bi kamioiren arteko istripua izan ondoren, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Ezbeharraren ondorioz, auto-ilara luzeak sortu dira. Ezbeharra izan duten bi kamioiak erretiratu bitartean, bypass bat zabaldu dute. Bi gidariak zauritu dira, horietako bat larri, eta Santiago Ospitalera eraman dituzte.

Istripua 09:00ak aldera gertatu da. Antza denez, txatarra zeraman kamioi batek enborrak zeramatzan beste bat jo du atzetik, eta zama errepidean sakabanatu da.

Larrialdietarako zerbitzuak aipatuz EFE albiste-agentziak zabaldu duen informazioaren arabera, enborrak zeramatzan kamioiak ezbeharra izan du, eta gidaria ibilgailutik jaitsi da. Orduan, txatarra zeraman kamioiak atzetik jo du geldirik zegoen kamioia, eta, kolpearen ondorioz, kamioitik jaitsita zegoen gidaria bere kamioiaren kabinaren eta errepideko hesiaren artean harrapatuta geratu da. Bi femurrak hautsi ditu, eta hemorragi ugari zituen bi hanketan.

Beste gidaria, txatarra zeraman kamioiaren gidaria, itxuraz, ez da larri zauritu, baina ibilgailu horren kabina txikituta geratu da, eta suhiltzaileek erreskatatu behar izan dute.

IRUNA OKA ISTRIPUA ARABAKO SUHILTZAILEAK

IRUNA OKA ARABAKO SUHILTZAILEAK

Argazkia: Arabako suhiltzaileak

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X