Gaztelueta auzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gazteluetako ikasle ohiaren kontakizuna egiazkoa eta koherentea da, forentseen ustez

Auzitegiko psikologoek eta psikiatrek "baliotasuna" egiaztatu dute Leioako aipatu ikastetxeko ikasle ohiaren kontakizunean, "koherentea" dela eta kontraesanik ez duela iritzita.
Gaztelueta auziko epaiketa. Argazkia: EFE
Gaztelueta auziko epaiketa. Argazkia: EFE

Gazteluetako ikasle ohiaren kontakizuna egiazkoa eta koherentea dela esan dute auziko txostenak egiteaz arduratu ziren Balorazio Integraleko Unitateko psikologoek eta Auzitegiko Medikuntzako Euskal Institutuko psikiatrek. Hain zuzen ere, kontaketa "koherentea" eta "kontraesanik gabekoa" dela adierazi dute adituek. Ikasle ohiak salatu zuenez, irakasle batek sexu-abusuak egin zizkion Gazteluetan bertan.

Epaiketaren bosgarren saioan, asteazkenean, egin dituzte adierazpen horiek adituek, Bizkaiko Probintzia Auzitegian, hantxe ari baitira epaitzen 2008an eta 2009an Leioako ikastetxe horretan 12 urteko ikasle bati ustez sexu-erasoak egin zion irakaslea.

Hiru urteko espetxe-zigorra eskatu du Fiskaltzak akusatuarentzat, baita 40.000 euroko kalte-ordaina ere, eta egun 22 urte dituen biktimaren abokatuak (akusazio partikular gisa ari da auzian), hamar urteko kartzela-zigorra eta biktimarengana gerturatzeko debekua.

Defentsak, berriz, akusatua absolbitzeko eskatu du, ikasle ohiak "oroitzapen faltsuak" dituela argudiatuta.

Esan bezala, auzitegiko lau perituk deklaratu dute asteazkeneko saioan. Birritan ikusi zuten gaztea adituek: 2015eko abenduan eta 2016ko urtarrilean, 19 urte zituenean. Aditu guztiek nabarmendu dutenez, gazteak "ez du lekukotasun faltsu bat emateko presiorik jasan". Gainera, biktimak "esperientzia disruptiboa" izan zuela eta horrek ere "ezinegona" sortu ziola gaineratu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X