trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ilarak N-1ean, zortzi autok Villabona parean talka egin ostean

Errepidea guztiz itxi behar izan dute Irungo noranzkoan. 09:30ean zabaldu dute berriro.
Istripua Villabonan, N-1ean. EiTB
Ezbeharra izan duten ibilgailuak. Argazkia: EiTB

Zortzi autok istripua izan dute goizean N-1 errepidean, Villabona parean (Gipuzkoa). Bidea itxi behar izan dute ibilgailuak errepidetik kentzeko, eta ilara luzeak sortu dira, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

Ezbeharra 07:40an jazo da, Irungo noranzkoan, inguru horretan laino itxia zegoela. Zorionez, ez da inor zauritu.

08:15 aldera, errepidea itxi dute bidea garbitu (olioa zabaldu da) eta istripua izan duten ibilgailuak bidetik kentzeko. Ondorioz, lau kilometroko ilarak sortu dira.

09:30ean zabaldu dute berriro.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X