Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

87 urteko gizon bat hil da Arren, auto batek harrapatuta

Ezbeharra PA-30ean, Iruñeko saihesbidean, gertatu da, argitzeke dauden arrazoiak direla medio. Foruzaingoak ikerketa abiarazi du gertutakoa argitzeko.
ISTRIPUA ARRE NAFARROA
Horrela geratu da autoa. ETBko bideo batetik ateratako argazkia

87 urteko gizonezko bat hil da gaur, asteartea, auto batek harrapatuta, PA-30 errepidean, Iruñeko saihesbidean, Arre udalerrian, Foruzaingoak zabaldu duenez.

Ezbeharra 20:11n izan da, oraindik zehaztu gabe dauden arrazoiengatik. Gizona berehala hil da, antza denez.

Bertara joan diren osasun zerbitzuek heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin. Foruzaingoak ikerketa abiarazi du gertutakoa argitzeko.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X