NAFARROA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Figaroleko gizon bat hil da Cadreitan, kamioi batek eta auto batek talka eginda

Ezbeharra goizeko zazpiak aldera gertatu da, N-121 errepidean. Autoko gidaria, 54 urtekoa, tokian bertan hil da eta kamioilaria, ostera, onik atera da.
18:00 - 20:00
Pertsona bat hil da Cadreitan gertatutako trafiko istripuan

Nafarroan, 54 urteko gizon bat hil da Cadreitan, kamioi batek eta auto batek izandako istripuan. Figaroleko bizilaguna da hildakoa.

Ezbeharra goizeko zazpiak aldera gertatu da, N-121 errepidean.

Larrialdietarako zerbitzuak eta Foruzaingoa istripua izan den tokira bertaratu direnerako, auto gidaria hilda zegoen. Kamioilaria, ostera, onik dago.

Errepidea garbitu bitartean, foruzainek bideratu dute ibilgailuen joan-etorria.

Nafarroako Foruzaingoak ikerketa abiatu du istripuaren nondik norakoak argitzeko.

Albiste gehiago gizartea

Gehiago kargatu