Gizon baten gorpua aurkitu dute Urumea ibaian
Udaltzaingoa eta suhiltzaileak bertaratu dira, eta gorpua berreskuratu dute. Ikerketa abiatu dute gertatutakoa argitzeko.
55 urteko gizon baten gorpua aurkitu dute Urumea ibaian. Argazkia: EFE
55 urteko gizon baten gorpua agertu da ostiral honetan Urumea ibaian, Maria Cristina hotelaren parean, Donostiako Udalak jakitera eman duenez. Jaiotzez Iruñekoa zen.
Udaltzainak eta suhiltzaileak bertaratu dira, eta gorpua berreskuratu eta Agirre Lehendakariaren zubiaren parean dagoen arrapalara eraman dute.
Ez dakite zer gertatu den, eta, hori dela eta, ikerketa abiatu dute gertatutakoaren inguruko xehetasun guztiak ahalik eta azkarren argitzeko.
Haren familiak duela bi egun salatu zuen desagerpena. Lehen behaketaren arabera, gorpuak "ez du indarkeria zantzurik", baina autopsiak argituko du heriotza zerk eragin duen.