Gipuzkoak elurra kentzeko sei kamioi gehiago izango ditu negu honetan
Gipuzkoako Foru Aldundiak 2018-2019 Neguko Bidezaintza Plana aurkeztu du eta aurten, inoizko baliabide gehien izango direla aurreratu du Aintzane Oiarbide Bide Azpiegitura diputatuak. "Iazko negu gogorraren ondoren bidezaintzarako ditugun baliabideak berrantolatu ditugu eta datorren negurako sei kamioi gehiago izango ditugu Aldundiak kudeatzen dituen hiru zonaldeetan", aurreratu du diputatuak.
Hori horrela, "Urola-Deba zonaldean elurra kentzeko hiru makina gehiago egongo dira, bi gehiago Donostialdean eta bat Goierriko zonaldean", zehaztu du Oiarbidek. Guztira, 84 kamioi egongo dira Bidezaintza Planean eta, urteroko legez, Eusko Jaurlaritzak garabiak jarriko ditu N-I eta A-15 errepideetan. Ahalmen handiko garabi horiek erabiliko dira ibilgailu astunen batek errepidea oztopatuz gero edo arazoren bat izanez gero. Plana, ofizialki, azaroaren 15ean aktibatuko da, eta apirilaren 15era arte egongo da indarrean.
Bestalde, Gipuzkoako Foru Aldundiak gatz silo berria izango du Andoainen, aurrekoak baino 1.000 tona gatz gehiago pilatzeko gaitasuna duena. Guztira, 9.700 tona gatz egongo dira 38 biltegitan banatuta eta 675.000€ ko inbertsioa suposatu du.
Urtero bezala, erakunde arteko koordinazioa funtsezkoa da Neguko Bidezaintza Plan honek funtzionatu dezan. Hala bada, Bide Azpiegituretako Departamentua lankidetzan jardungo da hainbat erakunderekin: Bidegi, Gipuzkoako suhiltzaile etxeak, Eusko Jaurlaritza, Ertzaintza, Nafarroako Gobernua eta Araba eta Bizkaiko aldundiak. "Arrisku kotak egokitu egin ditugu, Eusko Jaurlaritzarekin eta Euskalmetekin bat egiteko eta 0 Arriskua 700 metrotara elurra iragartzen denean aktibatuko dugu", azaldu du Aintzane Oiarbidek.
Bestalde, Gipuzkoako Foru Aldundia bere sareko errepide nagusien mapa termiko bat osatzen ari da. "Aplikazio honek izotz plakak agertzeko arriskuaz aldez aurretik ohartaraziko du, erabaki egokienak hartzeko denborarekin. Gainera, ibilbideko leku hotzenak atzemango ditu, bertan, aurreikuspenetan hobekuntza nabarmenak eragingo dituen sentsoreak jartzeko aukera emanez. Mapa termikoa amaitzear gaude eta kanpaina honetan martxan jarriko dugu", adierazi du Bide Azpiegitura diputatuak.
Bide Azpiegituretako diputatuak azpimarratu du Gipuzkoak eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko dituela erabiltzaileei ahalik eta "segurtasun eta erosotasun handiena bermatzeko" eta errepideak hondatzea "saihestu edo minimizatzeko". Plan honen helburua da Gipuzkoako errepide sarea erabilera baldintza egokietan mantentzea: Izotzik eta elurrik gabe. Hala ere, baldintza meteorologikoak oso txarrak direnean, autoa hartzea saihestu behar da, eta hori ezinezkoa denean, ibilgailua ahalik eta egoera onenean dagoela egiaztatu behar da", erantsi du Oiarbidek, ahal dela arriskuak saihestu egin behar direla gogoraraziz.
Kamioilariei dagokienez, "ezkerreko erraietik joatea debekatuta dago eta errespetatu egin behar dira seinaleak. Ertzaintza da debeku hau errespeta araziko duena. Bestelako ibilgailuei ere esango nieke errepidea egoera txarrean dagoenean ezker erreia libre uzteko larrialdietako ibilgailuak eta elurra kentzeko kamioiak pasa daitezen, bestela ezin dute lana behar bezala egin", esan du.
2018-2019 Neguko Bidezaintza Planak 2,8 milioi euroko aurrekontua izango du, iaz baino 300.000 euro gehiago, eta horretaz gain, 675.000 € inbertsioa gatz deposituan. Jaurlaritzak aktibatuko du Euskal Meteorologia Agentziak izotzagatiko (edozein kota) edo elurragatiko (1.000 metrotik behera) abisuak ematen dituenean.
Zure interesekoa izan daiteke
Jendetza bildu du Korrikak Maulen
Lurraldeko eta hiriburuko hainbat elkarte eta herriko etxe ikusi ditugu parte-hartzen, hala nola, Sohütako pastorala, UEU, Palestinaren aldeko elkartea, Pitxu gaztetxea, Xiberoko Botza eta beste hainbat. Handik Nafarroa Beherea alderako bidea hartu du. Gaueko 22:00 pasata sartuko da lurralde hartan Aiherratik.
Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz
Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko. Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta. Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute.
Atharratzetik abiatu da 24. Korrika, festa giroan, pizkundearen akuilu izatea xede
Ibilbide osoa zuzenean ikusteko aukera dago ETB ON plataforman, EITBren telebista plataforma digital berrian. Euskararen lekukoa martxan da jada, eta Atharratzetik abiatu den oihuak Euskal Herri osoa zeharkatuko du beste behin. Bilbon amaituko da, martxoaren 29an, igandez.
Euskal jatorriko 114.400 pertsona atzerrian bizi dira, duela urtebete baino % 5,5 gehiago
Gehienak Amerikan bizi dira, Argentinan zehazki, INEk urtero argitaratzen duen Atzerrian bizi diren espainiarren erroldaren (AEE) arabera.
32 urteko emakumezko bat zauritu da Iruñean, ibilgailu batek harrapatuta
Ezbeharra 07:32an gertatu da, Arrosadia auzoan. Emakumeak kolpe ugari jasan ditu, hortaz, Iruñeko Unibertsitate Ospitalera eraman dute, pronostiko erreserbatuarekin.
Trafikoa bere onera itzuli da A-8an Irun parean, baina auto-ilara txikiak oraindik daude Kantabriarako noranzkoan, Abanton
Zubiaren hasieran trafiko-eragozpenak izan dira A-8 autobidean.
Furgoneta-gidari bat zauritu da A-1 errepidean, Asparrenan, errepidetik atera eta bazter-babesaren aurka talka eginda
Istripua ostegun honetako 08:45ean jazo da. Zauritutako gidaria ospitalera eraman dute.
Albiste izango da: Korrikaren hasiera, Ekialde Hurbileko azken ordua eta Europako Kontseiluaren bilera
Gaurkoan Orainen albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Atharratzetik Bilbora, Korrikak euskararen paisaia guztiak zeharkatuko ditu
Euskararen aldeko ekimenak hizkuntzaren errealitate guztiak zeharkatuko ditu 11 egunez eta 10 gauez. 2.175 kilometro inguru egingo ditu Korrikak eta 460 herritatik igaroko da. ETB On plataformak etenik gabe jarraituko du ibilbidea, eguneko 24 orduetan.
ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela
ELAk adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.