Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
GIPUZKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

69 urteko gizon bat hil da Tolosan, Uzturre mendian

Bertatik pasatzen ari zen gizon batek lurrean eta konorterik gabe aurkitu du, gurutzetik ehun bat metrora.
Uzturre mendia
Argazkia: @UvrErtzaintza

69 urteko gizon bat hil da ostiral honetan Uzturre mendian, Tolosan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Larrialdi zerbitzuek 08:00ak aldera jaso dute deia.

Bertatik pasatzen ari zen gizon batek lurrean eta konorterik gabe aurkitu du, gurutzetik ehun bat metrora.

Bertaratu diren larrialdi zerbitzuak gizona suspertzen ahalegindu badira ere, tokian bertan hil da.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X