Gertakaria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ondarroan desagertutako gizonaren bila ari dira berriro

Igande gauean ikusi zuten azkenekoz 44 urteko arrasatearra, kai-muturrean arrantzan.
Desagertzea Ondarroan. Argazkia: EiTB
Ertzaintzaren agenteak, desagertzearen lekuan. ETBko bideo batetik ateratako argazkia.

Igandean Ondarroako kai-muturrean arrantzan zegoela desagertu zen gizona bilatzeko lanei ekin diete gaur, asteartea, 08:00etan, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Lagun batek eman zuen 44 urteko arrasatearraren desagertzearen berri. Igandeko 02:30ean ohartarazi zuenez, elkarrekin arrantzan ari ziren lekura itzuli zenean, gizonaren kanabera bakarrik topatu zuen.

Berehala ekin zion Ertzaintzak gizona topatzeari, urpekarien, helikoptero baten eta Gurutze Gorriko boluntarioen laguntzarekin. Orain arte egindako lanek, baina, ez dute emaitzarik eman.

 

Zure interesekoa izan daiteke

VACAS Y TERNEROS LIMOUSIN DE UN AMIGO EN ERANDIO-GOIKOA
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hego Euskal Herrian premiazko txertaketa baimendu dezala eskatu dio Espainiako Gobernuak Europar Batzordeari, dermatosi nodularrari aurre egiteko

Frantziako estatuarekiko mugatik hurbil dauden eskualdeetan txertatu nahi ditu Espainiako Gobernuak abelburu guztiak, hau da, Euskadin, Nafarroan eta Aragoin. Izan ere, azken orduetan foku gehiago agertu dira Frantziako Estatuan, mugatik hurbil, gainera. Neurri horren helburua da gaixotasunaren hedapena eten eta gainerako erkidegoetara ez iristea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X