FALTSIFIKAZIO DELITUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

31 urteko bilbotar bat atxilotu dute Getxon, billete faltsuak erabiltzea egotzita

Areetako zenbait dendarik Getxoko Udaltzaingoari ohartarazi zioten gizon bat billete faltsuak erabiltzen ari zela ordainketak egiteko.

31 urteko gizon bat atxilotu dute Getxon, Areetako hainbat saltokitan erosketak egiterakoan billete faltsuak erabiltzea leporatuta, Getxoko Udalak ohar bidez jakinarazi duenez. Atxilotu ostean, epaitegiaren esku utzi dute.

Areetako zenbait dendarik Getxoko Udaltzaingoari ohartarazi ziotenez, gizon bat billete faltsuak erabiltzen ari zen, behin eta berriro, erosketak egiteko.

Udaltzaingoak zabaldutako ikerketan, lekukoen testigantzek "berebiziko garrantzia" izan omen dute. Are gehiago, lekukotza horiek ezinbestekoak izan ei dira ustezko egilea aurkitzeko. Eginbideak amaitutakoan, horiek epaitegira bidali dituzte.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

VACAS Y TERNEROS LIMOUSIN DE UN AMIGO EN ERANDIO-GOIKOA
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hego Euskal Herrian premiazko txertaketa baimendu dezala eskatu dio Espainiako Gobernuak Europar Batzordeari, dermatosi nodularrari aurre egiteko

Frantziako estatuarekiko mugatik hurbil dauden eskualdeetan txertatu nahi ditu Espainiako Gobernuak abelburu guztiak, hau da, Euskadin, Nafarroan eta Aragoin. Izan ere, azken orduetan foku gehiago agertu dira Frantziako Estatuan, mugatik hurbil, gainera. Neurri horren helburua da gaixotasunaren hedapena eten eta gainerako erkidegoetara ez iristea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X