BERDINTASUNA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Milioi bat eurotik gora bideratuko du Emakundek berdintasunaren aldeko ekimenetara

Besteak beste, genero berdintasunaren alorra ikertzeko hiru beka deialdiegingo ditu Jaurlaritzak; 70.000 euro banatuko dira lan horiek egiteko.
Artxiboko irudia
Artxiboko irudia

1.056.000 euro banatuko ditu Emakundek 2019an udal, enpresa eta elkarteen artean, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko eta emakumeen aurkako indarkeriari aurrre egiteko. Gaur onartu ditu Eusko Jaurlaritzak diru-laguntzak banatzeko egindako diren lau deialdiak.

Gobernu Bileran zehaztu denez, gizarteko alor guztietan emakumearen parte-hartzea bultzatzea helburu duten elkarteen artean 376.000 euro banatuko dituzte.

Bestetik, indarkeria matxistari aurre egiteko ekimenak eta sentsibilizazio kanpainak antolatzera 240.000 euro bideratuko ditu Emakundek, eta gizon eta emakumeen arteko berdintasuna bultzatzeko planak 360.000 eurorekin babestuko dituzte. Azken multzo horretan udalak eta mankomunitateak sartzen dira.

Berdintasuna sustatzeko ekimenak abian jartzen dituzten enpresa pribatuei laguntzeko, berriz, 80.000 euroko diru-poltsa izango du Emakundek.

Azkenik, genero berdintasunaren alorra ikertzeko hiru beka deialdi egingo dira, eta 70.000 euroko laguntza izango dute.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X