Immigrazioaren drama
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Arrazakeria instituzionalarekin' amaitzeko eskatu dute Gernikan

Erakundeen inplikazioa eskatu du Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak, "kulturartekotasuna, inklusioa eta harrera duina sustatu ditzaten"
Ongi Etorri Errefuxiatuak plataforma, Gernikan egindako ekitaldian. Argazkia: EiTB
Ongi Etorri Errefuxiatuak plataforma, Gernikan egindako ekitaldian. Argazkia: EiTB

Euskadira heltzen diren errefuxiatuen eta migratzaileen harreran inplikazio handiagoa eskatu die euskal erakundeei Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak, igande honetan Gernikan egindako ekitaldi batean.

Plataforma horretako Busturialdeko taldeak adierazi duenez, Euskadira heltzen diren pertsonen harrerari eta arretari dagokienez, gizarteak aurrea hartu die gobernuei, eta horren erakusle dira "erakundeak Bilboko kaleetan abandonatutako Afrikar jatorriko lagunei herritarrek eskainitako laguntza eta harrera".

"Erakundeei dei egiten diegu, arrazakeria instituzionalarekin amaitzeko helburuz, urratsak emateko, kulturartekotasuna, inklusioa eta harrera duina sustatu ditzaten", aldarrikatu du plataformak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X