ZIRKULAZIO ISTRIPUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lau autoren arteko istripuak ilarak eragin ditu N-637 errepidean, Sondikan

Ezbeharraren eraginez, eskuineko erreia itxi dute Barakaldorako noranzkoan, baina 09:15 pasatxoan zirkulazioa normaltasunera itzuli da.

Lau autok elkar jo dute gaur goizean N-637 errepidean (Txorierriko igarobidea), Sondika parean, eta auto ilara luzeak sortu dira, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

Ezbeharra 08:30ean gertatu da, Barakaldorako noranzkoan.

Istripuaren ondorioz, eskuineko erreia itxi dute, eta zirkulazioa 09:15 pasatxoan itzuli da normaltasunera.

Dena den, ez da inor zauritu.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X