eskaintza akademikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mondragon Unibertsitateak 10 titulazio berri eskainiko ditu datorren ikasturtean

Unibertsitatearen 2019-2020 ikasturterako eskaintzak 31 titulazio izango ditu: 16 gradu eta 15 master. Gainera, Bilbon 5 titulu gehiago jarriko ditu abian, orain arte eskainitakoaren bikoitza.
Vicente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektorea gaur, prentsaurrekoan
Mondragon Unibertsitatearen 2019-2020 ikasturterako eskaintza. Argazkia: Mondragon Unibertsitatea

Mondragon Unibertsitateak 2019-2020 ikasturtean eskainiko ditu 31 titulazio (16 gradu eta 15 master), eta 18 dualak izango dira. Horietatik 9, ingeniaritza alorrekoak izango dira, 2 enpresa kudeaketakoak, ekintzailetzako 1, komunikazioko 1, hezkuntzako 2 eta gastronomiako 1. Unibertsitate masterren kasuan berriz, 15 eskainiko dira. Hauetatik 8 ingeniaritzakoak, 4 enpresa kudeaketakoak, 2 hezkuntzaren alorrekoak eta gastronomiako 1.

Vicente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektorearen hitzetan, «merkatuan eta hezkuntza-arloan antzeman ditugun beharrizanei erantzungo dien eskaintza akademikoa taxutu dugu, Mondragon Unibertsitateak hasiera-hasieratik eduki duen profil berritzailearekin bat jokatuz eta jardunean oinarritutako prestakuntza-ereduaren garrantzia begi-bistatik galdu gabe».

Mondragon Unibertsitateak 2019-2020 ikasturtean 10 titulazio berriak eskainiko ditu. Gainera, datorren ikasturtean Mondragon Unibertsitatea argi eta garbi finkatuko da Bizkaiko hiriburuan, 5 titulu gehiago jarriko baitira abian graduko nahiz graduondoko eskaintza akademikoan.

Hori horrela, gizartearen digitalizazioak dakarren datu-oldea analizatzeko eta datuok enpresarako balio bihurtzeko premia; digitalizazioa; zibersegurtasuna; prozesu industrialak eta robotak automatizatzeko eta adimenez hornitzeko beharra; irakasleak benetako egoeretan trebatzeko eta irakaskuntza-edukiak interes pertsonaletara eta hoteletako eta jangeletako profesionalen interesetara egokitzeko premia… horra hor Mondragon Unibertsitateak 2019-2020 ikasturtean titulazio berriak gehitzea eragin duten arrazoietako batzuk.

Honako hauek dira, zehazki, datorren ikasturterako berrikuntza akademikoak: Bilbon emango den Business Data Analytics Gradua, Euskadin lehenengoa; ibilbide dualeko Enpresa Administrazioa eta Zuzendaritza Gradua Bilbora iristea; Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan Unibertsitate Masterra, estatu osoan bakarra; Robotika eta Kontrol Sistemak Masterra; Datuen Analisia, Zibersegurtasuna, eta Garapena eta Eragiketak Masterra, Euskadin bakarra; Food & Beverage Zuzendaritza Masterra; eta Jangelako Zuzendaritza Aditu Ikastaroa.

Atxak azaldu duenez, enpresek aspalditik eskatzen dituzte 4.0 industriaren iraultzak dakarren eraldaketa-prozesuak kudeatzeko eta zuzentzeko gai izango diren pertsonak eta datu-analisiko teknikak erabiltzen, produktuak zerbitzatzen eta datuak negozio-aukera bihurrarazten dakiten profesionalak.

Bestalde, Unibertsitatea finkatu egin da Bilbon, graduko eta graduondoko 5 titulu gehiago gehituz eskaintza akademikoan. Hasiera batean, Bilbora iritsiko diren titulu guztiak Bilbao Berrikuntza Faktorian emango dira.

Gainera, Mondragon Unibertsitateak modalitate dualeko eskaintza indartu du, beste 7 titulu gehituta.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X