TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trafikoa bere onera itzuli da N-1 errepidean, Andoainen, goiz korapilotsuaren ondotik

Gasteizko noranzkoan hamar ibilgailuren arteko ezbeharra gertatu da. Hala ere, kontrako noranzkoan ere auto-ilarak sortu dira. Gutxienez bi pertsona ospitaleratu dituzte.
18:00 - 20:00
Auto-ilara luzeak Andoainen, zortzi autoren arteko istripu baten ondorioz

Hamar ibilgailuk elkar jo dute gaur goizean N-1 errepidean, Andoain parean, eta auto ilara luzeak sortu dira bai N-1 errepidean eta baita A-15 errepidean ere.

Ezbeharra 07:55ean gertatu da Andoainen, Gasteizko noranzkoan. Antza denez, hamar ibilgailuk elkar jo dute.

Istripuaren ondorioz, ezkerreko erreia itxi dute eta zazpi kilometrora arteko ilarak sortu dira Gasteizko noranzkoan, Lasarteraino. Halaber, N-1eko istripuak eragina izan du A-15 errepidean ere eta kasu horretan ilarak Hernaniraino iritsi dira.

N-1 errepidean, baina Irungo noranzkoan, trafikoa geldoa izan da hainbat orduz eta ilarak lau kilometrorainokoak izan dira.

11:30 pasatxoan trafikoa bere onera etorri da.

Istripuaren tokira bertaratutako osasun langileek hainbat pertsona artatu dituzte eta bi zauritu Donostia Ospitalera eraman dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X