BIZKAIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi pertsona zauritu dira Zeberion, baserri batean piztutako sutean

Zauritutako pertsonak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte. Suak ia erabat kiskali du baserria.
Suak baserria kiskali du
Suak baserria kiskali du. Argazkia: Bizkaiko suhiltzaileak

Bi pertsona zauritu dira (horietako batek erredurak ditu) astearte gauean Zeberioko baserri batean izandako sutean. Suak ia erabat kiskali du eraikina.

Sua 21:40 aldera piztu da, Egia auzoko bi bizitzako baserri batean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Sutearen ondorioz, bi pertsona zauritu dira, gizon bat eta emakume bat. Senideak dira, eta Gurutzetako ospitalera eraman dituzte; bietako batek erredurak ditu.

Garrek baserriaren lehen eta bigarren solairuan eragin dituzte kalteak, eta, horrez gain, teilatuaren zati bat ere erori da. Basauriko eta Iurretako suhiltzaileak aritu dira sua itzaltzeko lanetan.

SUTEA INCENDIO ZEBERIO CASERIO BASERRIA BOMBEROS BIZKAIA

Argazkia: Bizkaiko suhiltzaileak

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X