Deba
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Carmelo Arrizabalagari Larrialdietako Merezimenduaren Domina gorria eman diote

Ondarroako, Bilboko eta Sestaoko herritarrak ere saritu dituzte erreskate edo babes zibil alorrean egindako lanagatik.
Sari banaketa. Argazkia: EiTB
Sari banaketa. Argazkia: EiTB

Carmelo Arrizabalaga debarrari, desagertutako emakume bat bilatzeko lanetan hil zenari, Larrialdietako Merezimenduaren Domina gorria eman dio Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak.

Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburua buru izan duen ekitaldian beste hiru pertsona saritu dituzte domina berdeekin larrialdi eta babes zibil alorretan egindako lanagatik: Youssef Chaiba, Angel Villuela eta Aritz Aguiar.

Carmelo Arrizabalaga aurreko azaroaren 1ean hil zen malda batean behera erorita, desagertuta zegoen emakume bat bilatzeko lanean ari zenean.

Bestalde, Youssef Chaiba Ondarroan bizi den marokoarrak uretara egin zuen jauzi Mutrikun itsasora erori ziren bi gasteiztar salbatzen saiatzeko. Azkenean, gasteiztarrak hil egin ziren.

Bilboko Angel Villuela garabizalea kamioilari bat kabinatik ateratzeko lanen buru izan zen 2018ko maiatzean.

Azkenik, Aritz Aguiar sestaoarrak galarazi egin zion gizonezko bati Abatxoloko trenbidera salto egitea.

Zure interesekoa izan daiteke

VACAS Y TERNEROS LIMOUSIN DE UN AMIGO EN ERANDIO-GOIKOA
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hego Euskal Herrian premiazko txertaketa baimendu dezala eskatu dio Espainiako Gobernuak Europar Batzordeari, dermatosi nodularrari aurre egiteko

Frantziako estatuarekiko mugatik hurbil dauden eskualdeetan txertatu nahi ditu Espainiako Gobernuak abelburu guztiak, hau da, Euskadin, Nafarroan eta Aragoin. Izan ere, azken orduetan foku gehiago agertu dira Frantziako Estatuan, mugatik hurbil, gainera. Neurri horren helburua da gaixotasunaren hedapena eten eta gainerako erkidegoetara ez iristea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X