Bilbok 4.000 zaku ditu Zorrotzaurreko eta Deustuko balizko uholdeei aurre egiteko
Marea biziek eraginda, datozen egunotan Bilboko itsasadarrak ohi duen tokietan —Zorrotzaurre, Deustuko Erribera eta Elorrieta— gainezka egiteko duen arriskua handia dela eta, neurri sorta prestatu du Bilboko Udalak. Hala, prest ditu 4.000 zaku lur, uraren igoera gelditzeko. Horrez gain, hiru egun horietan bereziki zainduko dute gunea, eta uholdeek trafikoari eragiten badiote, beste bide alternatibo batzuk atondu ditu Udalak.
Udaleko arduradunek prentsaurrekoa eskaini dute gaur badaezpadako neurri horiek aletzeko. Iragarpenaren arabera, marea biziak egongo dira bihar, etzi eta ostiral goizaldean. Aurreikusita dago marea bizien ur-laminak ibaiaren gehieneko altuera (4,85 metro) gainditzea. Hori horrela, marea biziak eta itsasgorak bat egiten dutenean, itsasadarreko urak apur bat gainezka egin dezakete Elorrietan, Zorrotzaurren eta Deustun, ibai ertzeko pasealekuetan.
Zehatz esanda, asteazken goizaldean itsasgora 04:59an izango da eta 4,94 metroko altuerara iritsiko da; ostegunean, 05:42an, 5,03 metroko altuerarekin, eta ostiralean, otsailak 22, 06:24an, 4,97 metroko itsasgora izango da.
Hortaz, Andoni Oleagordia Babes Zibileko eta Suhiltzaileen zuzendariak azaldu duenez, itsasgorak ostegun goizaldean "joko du goia" (5,03 metroko altuera).
Ez aparkatu ibaiertzean
Iragarpenon aurrean, bada, "arreta" eskatu du Udalak, eta ibaiertzetan gauez autorik ez aparkatzeko.
Era berean, urak gainezka egiten badu, Udalak prest ditu 4.000 zaku, lurrez beteak, Zorrotzaurreko ibarrean, Olabeagan eta Elorrietako bihurgunean jartzeko.
Halaber, Obra, Zerbitzu, Hiri Eraberritze eta Espazio Publikoaren Sailak prebentzio-lanak egin ditu uriko hustubideetan eta estoldetan, urak arintzeko.
Ordezko bidea Zorrotzaurren
Gaur egun irlara sartzeko bide bakarra dagoenez (Frank Gheryren zubia), hura urpean geratuko balitz, ordezko bide bat atondu du Udalak, bizilagunak isolatuta gera ez daitezen.
Obretako bide bat da prestatu dutena. Bide hori obrako kamioiek baino ez dute erabiltzen. Aurrerantzean, ordea, bide hori auzokoek ere erabili ahal izango dute ibaiak gainezka egiten duenean.
Obretako bide hau Deustuibarreko errepidea baino kota altuagoan dago, eta bigarren sarbidea izango da Udaltzaingoak hartarako beharra dagoela uste duenean.
Udaleko arduradunek azaldu dutenez, hainbat faktorek eragina dute itsasgoran, hala nola, presio barometrikoak, publiometriak eta haizearen indarrak eta norabideak. Oleagordiaren hitzetan, presio atmosferiko altua aurreikusi dute, eta hala, baliteke igoera espero dena baino txikiagoa izatea.
Asier Abaunza Lan eta Hiri Planifikazioko zinegotziak esan du uholdeak txikiagoak izango direla Udalak gune horretan egin asmo dituen lanak bukatzen dituenean. Besteak beste, Zorrotzaurren eta Elorrietan egingo dituzten bi ur-tangak eta inguru horretan eraikiko dituzte petrilak aipatu ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
Ertzaintzak emakume bat atxilotu du azaroan Gernika-Lumon bikotekidea hiltzea egotzita
Ikerketa 62 urteko gizon bat hilda agertu zenean hasi zen. Haren gorpuak indarkeria zantzuak zituen, baina hasiera batean istripuz erori zela adierazi zuen Poliziak.
Ertzain-etxean jarraitzen du Lezaman aurkitutako gizona hil zuelakoan atxilotutako gizonak
Homizidio delitua leporatu diote 21 urteko gizonari.
Eemaztea eta alabak mehatxatu eta atxiki zituen gizonaren bila jarraitzen du Bilboko Udaltzaingoak
Gizonak leiho batetik ihes egin zuen, senideak mehatxatu eta gogoz kontra atxiki ondoren.
Bilbo eta Santander arteko tren zerbitzua eten dute, trenbidean zuhaitz bat erori delako
Zirkulazioa etenda dago Traslaviña eta Karrantza artean, lehen orduan izandako gorabeheraren ondorioz. Ez da inor zauritu.
Albiste izango dira: Derbia zuzenean EITBn, Enplegu erregulazio espedientea Tubos Reunidosen eta Trump-Netanyahu bilera
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Errepideak moztuta, ibaiak gainezka, argi-mozketak... Andaluziak ekaitzen ondorioak pairatzen jarraitzen du
Bizilagun askok egunak daramatzate etxetik kanpo; oraindik 3.500 lagun daude kiroldegietan eta hoteletan. Etxera itzuli direnek lokatza eta ura aurkitu dituzte bazter guztietan.
Lezaman hilik aurkitutako gizonaren ustezko hiltzailea atxilotu dute Bilbon
Biktima 60 urteko Barakaldoko bizilaguna zen. Joan zen ostiralean aurkitu zuten hilik Lezamako Ganguren gainaren inguruan.
Bederatzi gaztek ziurtatu dute euren entrenatzaileak, Osasunaren ikuskatzaile ohiak, sexu-mezuak bidaltzen zizkiela
Errioxako Auzitegiak auzipetuaren aurkako lehen saioa egin du astearte honetan, 16 urtetik beherakoei sexu-abusuak egitea egotzita.
Yala Nafarroak otsailaren 21ean kalera irteteko deia egin du Palestina ahaztu ez dadin
Manifestazioa 17:00etan egingo dute, Iruñean, Israelgo Estatuaren zigorgabetasuna salatzeko. Egun horretan Osasunaren eta Real Madrilen partidara joango diren zaleek ere manisfestaziora joateko aukera izango dutela azpimarratu du elkarteak.
Elisa Mouliaák aurrera jarraituko du Errejonen aurkako akusazioarekin, eta laguntza eskatu die beste biktimei
Aktorearen hitzetan "arbuiagarria da" Fiskaltzak diputatu ohiaren absoluzioa eskatu izana, Mouliaak auzitik irtetea erabaki ostean. Azaldu duenez, hamar hilabetez egon da Errejonek "jazarri, umiliatu eta inbaditu" egin zuela "frogatzen". Errejonen beste biktima batzuei "gutxienez modu anonimoan" auzian agertzeko eskatu die.