SUTEAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Igorren, Ortuellan, Amoroton eta Eibarren piztutako suteak itzali dituzte

Azken orduotako suterik handiena Muskizkoa izan bada ere, beste hainbat piztu dira Bizkaian eta Gipuzkoan.
Suhiltzaile bat, Amoroton su hartu duen baso baten ondoan
Suhiltzaile bat, Amoroton su hartu duen baso baten ondoan. Argazkia: Bizkaiko suhiltzaileak

Azken orduotan Muskizkoaz gain beste hainbat sute piztu dira han eta hemen: Igorren, Ortuellan, Amoroton eta Eibarren. Dena den, horiek guztiak itzali dituzte dagoeneko.

Igorren, gauerdia pasata hasi da sua Basauntz auzoko basogune batean. Suaren gertutasuna tarteko, gutxienez lau baserri jendez hustu behar izan dituzte.

Gauerdia pasatxoan piztu dira garrak Eibarko Barrenetxe gunean ere. Kasu horretan, zortzi baserri jendez hustu dituzte badaezpada, baina dagoeneko bizilagun guztiek etxera itzuli ahal izan dute.

Goizaldean suaren kontra borrokan aritu dira Amoroton ere, atzo itzalitzat eman zuten sua berpiztu ostean. Sua itzali ostean, suhiltzaileak 03:00 aldera itzuli dira euren gunera.

Azkenik, goizaldean kontrolpean hartu eta itzali egin dute atzo 20:30 aldera Ortuellako Triano auzoan piztutako sutea.

Bestalde, beste hainbat sute izan ziren atzo Gangurenen, Galdakaon; Galean, Getxon; edota Lemoizen.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X