Unibertsitate Sistemaren Plana
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskal unibertsitate sistema 2022ra arte antolatzeko plana onartu du Jaurlaritzak

Plan horren asmoa da unibertsitate guztientzat estrategia eta helburu bateratuak ezartzea. Guztira, 1.411 milioi euroko aurrekontua bideratuko dute unibertsitate sistema berriaren berrantolaketara
18:00 - 20:00
Datozen lau urteetarako unibertsitate sistemaren plan berria onartu du Jaurlaritzak

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak egindako eskaeraren harira, Gobernu Kontseiluak 2019-2022 Unibertsitate Sistemaren Plana onartu du astearte honetan, Euskal Unibertsitate Sistema berritze aldera.

Horrekin, Eusko Jaurlaritzak legealdi honetarako aurreikusitako plan estrategikoetako bat beteko du Hezkuntza Sailak. Esan bezala, "Euskal Unibertsitate Sistemaren Plana" deituko diote egitasmo berriari. Orain artekoa "Unibertsitate Plana" izenarekin ezagutzen zen.

Plan horren asmoa da unibertsitate guztientzat estrategia eta helburu bateratuak ezartzea. Horretarako, unibertsitate bakoitzaren planak koordinatuko dituzte.

Guztira, 1.411 milioi euroko aurrekontua bideratuko dute unibertsitate sistema berriaren berrantolaketara, orain arte indarrean zegoen sistemara zuzendutakoa baino 124 milioi gehiago (+ % 9,6).

Plan berriak bost ardatz nagusi ditu: bikaintasun ikerketa, unibertsitatea eta enpresa, formakuntza eta metodologia berritzaileak, internazionalizazioa eta unibertsitate komunitatea. Bestalde, hiru erronka nagusi ditu: genero berdintasuna sustatzea (besteak beste, soldatak parekatuz), euskararen erabilera zabaltzea eta zuzentasuna bultzatzea. Aurretik aipatutako bost ildoak bat datoz Europa mailan ezarritako irizpideekin.

Bukatzeko, helburuen artean, nabarmentzeko modukoa da eredu dualean matrikulatutako ikasle kopurua laukoiztu nahi dutela, 1.750era heldu arte. Horrez gain, ikasketa zientifiko-teknikoak aukeratzen dituzten emakumeen portzentajea haztea nahi dute: % 32tik % 52ra, hain zuzen ere.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X