SUTEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pertsona bat ospitaleratu dute, Legazpin izandako sute batean kea arnastuta

Sua piztu den eraikineko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Ertzaintza sutearen zergatia ikertzen ari da.

Pertsona bat ospitalera eraman zuten bart Legazpiko etxebizitza batean piztutako sutean kea arnasteagatik.

Suaren ondorioz, garrak piztu diren eraikineko bizilagunak etxetik atera behar izan zituzten eta etxetik kanpo igaro dute gaua. Koldobike Olabide Legazpiko alkateak Goierriko Hitzari jakinarazi zionez, Udalak bi familiari ostatu eman die.

18:55 aldera piztu zen sua Plazaola kaleko etxebizitza batean, oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko.

Legazpiko eta Goierriko parkeetako suhiltzaileek parte hartu zuten sua itzaltzeko lanetan.

Zure interesekoa izan daiteke

Marcha antirracista



EUROPA PRESS

21/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arrazismoaren aurkako martxa batek "faxismoaren gorakada" eta "zigorgabetasuna" salatu ditu Bilbon

Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, ehunka pertsonak bat egin dute larunbat honetan Arrazakeriaren aurkako Bilboko M21 Asanbladak deitutako manifestazioarekin. "Faxismoaren gorakada" salatu, eta "talde neonazi eta supremazisten" jarduera eta diskurtsoen "zigorgabetasunaz" ohartarazi dute. 12:00ak jota zirenean hasi da martxa, Mariaren Bihotza plazan, eta San Frantzisko kalea Zabalbururaino zeharkatu eta gero, Bilboko udaletxearen aurrean amaitu da, manifestu bat irakurrita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X