NAFARROA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

37 urteko eskalatzaile bat hil da Errezuko arroila batetik erorita

Berekin zeuden beste eskalatzaile batzuk deitu zuten SOS Nafarroa larrialdietarako zerbitzura, istripuaren berri emateko.

37 urteko gizonezko bat hil zen atzo arratsaldean Errezuko arroila batean eskalatzen ari zela erorita.

Foruzaingoak jakitera eman duenez, Ubagua ibaiaren arroilan izan zen istripua. Berekin zeuden beste eskalatzaile batzuk deitu zuten SOS Nafarroara, istripuaren berri emateko, baina larrialdietarako zerbitzuak iritsi zirenerako eskalatzailea hilda zegoen.

Nafarroako Medikuntza Institutura eraman zuten gorpua, autopsia egiteko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EH Bilduk iraungitako txertoen inguruan egindako ohartarazpena "sobera" zegoen, Osasun Sailaren ustez

Lore Bilbao Osakidetzaren zuzendari nagusiak ETB1eko "Egun On" saioan azaldu duenez, familiei "mezu argi bat" helarazi nahi zieten, eta, horretarako, txostenak eskatu zituzten. Horien zain zeudenean egin zuen EH Bilduk eman zuen auziaren berri. "10 egun lehenagotik baldin bazekiten, zergatik ez zuten ezer egin? Kasu honetan guk bagenekien, baina zer gertatuko litzateke jakin izan ez bagenu?", galdetu du. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X