barakaldo
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Etxegabearen heriotza Barakaldoko etxebizitza batean eman zen, Ertzaintzaren arabera

Berri Otxoak gizarte bazterketaren kontrako plataformak ibilgailu batean hil zela salatu zuen, Ertzaintzak horrela ez zela izan zehaztu du.
Barakaldoko Udala
Barakaldoko Udala. ETBko bideo batetik ateratako argazkia

Ostegunean auto barruan hilda topatu zuten etxegabea etxebizitza baten barruan hil zela esan du ostiral honetan Ertzaintzak; Berri Otxoak gizarte bazterketaren kontrako plataformak ibilgailu batean hil zela salatu zuen.

Ertzaintzak gaur jakinarazi duenez, hildakoa 29 urteko Sestaoko gizon bat da; igande arratsalde aldera hil zen, berezko heriotzaz, Barakaldoko San Vicente auzoko etxe batean. Horrenbestez, "kalean ez zela hil" esan du Ertzaintzak.

Barakaldoko Udalaren "murrizketak" salatzeko elkarretaratzea egin dute gaur Bizkaiko udalerrian, Berri Otxoak gizarte bazterketaren kontrako plataformak deituta.

Kontzentrazioa Barakaldoko udaletxearen parean egin dute goizean, eta udal gobernuak (EAJ) darabilen "murrizketen" politika salatu dute. Jakinarazi duenez, apiriletik etxegabeek gehienez zazpi egun jarraian eman ditzakete udal aterpetxean. Muga hori gaindituta, eta tokia egonda ere, "aterpetxea utzi behar dute" erabiltzaileek eta hiru hilabeteko epean ezin dute berriro erabili.

Kontzentrazioan "etxerik ez duten eta kalean bizi diren herritarren errealitateari irtenbide bat emateko neurriak" eskatu dizkiete erakunde publikoei.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sarrerarik gabe datozen PSGren zale ultrak geldiarazteko kontrolak egiten dabil Ertzaintza, goizetik, Biriatun eta Zarautzen

Athleticek Paris-Saint Germain taldearen kontra duen neurketa dela eta, Ertzaintza kontrolak egiten dabil, goizetik, Biriatun eta Zarautze, Paristik datozen zaleen ibilgailuak miatzeko. Sarrerarik gabe datozen ultrak Bilbora iristea ekiditea da helburua. Gutxienez, bi autobus gelditu dituzte, eta baita Frantziako matrikuladun auto ugari ere, eta makilak eta bengalak konfiskatu dituzte.

Gehiago ikusi