Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

5 kilometroko ilarak Txorierriko igarobidean, Sondikan izandako istripu bat tarteko

Hainbat ibilgailuk talka egin dute Galdakaoko noranzkoan. Zorionez, ez da inor zauritu.

Hainbat ibilgailuk talka egin dute gaur N-637 errepidean, Txorierriko igarobidean, Sondika parean eta Galdakaoko noranzkoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Errei bat itxi behar izan dute, eta ilara luzeak sortu dira, bost kilometrokoak.

Ezbeharra goizeko lehen orduan jazo da, hainbat ibilgailuk talka egin dutenean Galdakaoko noranzkoan.

Iturrion arabera, ez da inor zauritu.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X