SUTEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi pertsona ospitaleratu dituzte Iruñean, sute batean kea arnastu ondoren

Bizilagun bat eta udaltzain bat Nafarroako Ospitalegunera eraman dituzte, intoxikazio arin bat tarteko. Sutea zabor-poltsa batzuetan hasi da, eta inguruko autoak kaltetu dira.
Iruñeko Buztinzuri urbanizazioan piztu da sua. Argazkia: @PamplonaIrunaPM

Bizilagun bat eta udaltzain bat Iruñeko Ospitalegunera eraman zituzten atzo, Buztintxuri urbanizazioko garaje batean piztutako sutean kea arnastu baitzuen.

Iruñeko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, ospitaleratutako bi pertsona horiek intoxikazio arinak dituzte. Sutea Santos Ochandategui kaleko eraikin bateko garaje eta trastelekuetan hasi da.

Nafarroako larrialdietarako zerbitzuek 14:59an jaso zuten abisua, Santos Ochandategui kaleko 53. zenbakiko garajeetako aireztatze hodietatik kea irteten ari zela esanez. Ondorioz, Trinitarios parkeko suhiltzaileak mobilizatu zituzten.

Iruñeko udaltzainak izan ziren iristen lehenak. Udaltzainetako bat barrura sartu zen, kearen jatorria egiaztatu eta inguruan norbait zegoela baztertzeko.

Kanpora irtendakoan, lankideek Nafarroako Ospitalegunera eraman zuten, kea arnastu baitzuen.

Halaber, udaltzainek lagunduta eraikinetik atera zen bizilagun bat ere ospitalera eraman zuten, anbulantzia batean, intoxikazio arina baitzuen.

Antza denez, sutea zabor-poltsa batzuetan hasi zen, eta horren jatorria ikertzen ari dira.

Kalte materialei dagokienez, suak inguruko auto batzuetan ere egin zituen kalteak.

Albiste gehiago gizartea

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elgoibarko alkatea: "Ezbeharraren unean 10 bat pertsona zeuden kiroldegian, horietako lau igerilekuetan, eta azkenean hiru artatu behar izan dituzte: langile bat eta bi erabiltzaile"

Hiru pertsona arnasteko arazo arinekin eraman dituzte gaur Mendaroko ospitalera, Elgoibarko (Gipuzkoa) Olaizaga kiroldegian gas toxikoa arnastu ondoren. Istripu kimikoa gertatu da instalazioen barruan. 14:30 aldera ezbehar baten ondorioz azido klorhidrikoa eta sodio hipokloritoa nahastu dira igerilekuetan.

Gehiago kargatu