Drogaren aurkako operazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Gure Leire' ontziko zazpi tripulatzaileak kartzelara bidali ditu epaileak

2.500 kilo kokaina antzeman zituzten Ondarroako arrantza-ontzian, Azoreetatik Galiziara bidean zihoanean. Ondarroako eta Berriatuko hiru etxebizitzatan miaketak egin dituzte.
18:00 - 20:00
2.500 kilo kokaina zeramatzan 'Gure Leire' ontzia iritsi da Vigora

'Gure Leire' Ondarroako arrantza-ontziko zazpi tripulatzaileak behin-behinean kartzelan sartzeko agindua eman du Vigoko instrukzio epaitegiko epaile batek.

Joan den maiatzaren 27an antzeman zuten ontzia, barruan 2.500 kilo kokaina zeramatzala, Azoreetako iparraldetik Galiziako kostaldera bidean zihoanean. Ontzia Surinametik atera zen ordu batzuk lehenago.

Horixe da Maica Larriba Pontevedrako Gobernuko ordezkariordeak, Imelda Capote Galiziako Zerga Administrazioko ordezkari bereziak eta Jaime Gaya Galiziako Aduanetako buruak azaldu dutena, arrantza-ontzitik droga atera eta zazpi tripulatzaileak (galiziarrak eta euskal herritarrak, guztiak) Vigon atxiki ostean.

Horiek guztiak epailearen aurrera eraman dituzte, Auzitegi Nazionalak hala eskatu baitu. Denak behin-behinean espetxeratzea erabaki du epaileak deklarazioa hartu eta gero.

Gainera, miaketak egin dituzte Ondarroako eta Berriatuko hiru etxebizitzatan, 'Tiburon' operazioaren barruan.

Ikerketa apirilean abiatu zuten A Coruñako portuan. 'Gure Leire' ontziak susmoak eragin zituen zaindarien artean, Imelda Capotek jakitera eman duenez.

Capotek gaineratu du jatorri-portua Ondarroan duen arrantza-ontziaren gaineko susmoak zabaldu zirela, narkotrafikoarekin zerikusia izan zezakeelakoan.

Ikerketak zehaztu duenez, 80 milioi eurora hel zitekeen konfiskatutako drogaren balioa.

Oraindik ere, operazioak eta ikerketak zabalik diraute, Galiziako Zerga Administrazioko ordezkariak aurreratu duenaren arabera.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X