Ahoko minbizia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Doako aho miaketak egingo dira EHUn Ahoko Minbiziaren aurkako Europako Egunean

Ahoko minbizia munduan 6. minbizi ohikoena da gizakietan, baina horren biziraupenaren eta pronostikoaren tasa oso txikia da.
UPV/EHU Leioako Kanpusa.
UPV/EHU Leioako Kanpusa. Argazkia: Gorka Palazio

Leioako UPV/EHUko Odontologia Klinikak aho miaketak egingo dizkie doan asteazken honetan bertaratzen dien guztiei, Ahoko Minbiziaren aurkako Europako Egunarekin bat eginez.

Euskal Herriko Unibertsitateak adierazi duenez, miaketak goizeko 09:30 eta 12:30 bitartean egingo dira.

Ekainaren 12ko eguna orain urte asko hasi zirela ospatzen gogoratu du unibertsitateak, eta Estomatologia II Sailak, UPV/EHUko Odontologia Klinika Zerbitzuarekin batera, Ahoko Minbiziaren Diagnostiko Goiztiarrerako Maratoia antolatu duela adierazi du, herritarrak patologia horren garrantziaren gainean kontzientziatzeko.

Ahoko minbizia munduan 6. minbizi ohikoena da gizakietan, baina horren biziraupenaren eta pronostikoaren tasa oso txikia da (% 50etik beherakoa).

Tabakoaren eta alkoholaren kontsumoa da arrisku faktore nagusia, eta prebentzioa funtsezkoa da horren eragina murrizteko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X