2019KO SANFERMINAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

4.000 euroko zigorra, bi entzierrotan zezenari adarretik heltzeagatik

Valentziako gazte bati bi zigor jarri dizkiote, uztailaren 10 eta 12ko entzierroetan ordenantza ez betetzeagatik. Zezenari adarretik eutsi zion 26 urteko gazteak.
2019ko uztailaren 10eko sanferminetako entzierroa. Argazkia: EFE.

26 urteko Valentziako gazte bati 4.000 euroko zigorra jarri diote entzierroen ordenantza bi egunetan ez betetzeagatik. Zezenari adarretik edo bizkarretik heldu zion gazteak. Jokabide hori debekatuta dago sanferminetako entzierroetan.

Hori dela eta, uztailaren 10ean zezena adarretik eusteagatik, 1.000 euroko zigorra ezarri zioten; bi egun geroago, uztailaren 12an, jokabidea errepikatzeagatik, 3.000 eurokoa.

Gaztea larunbatean identifikatu dute, egun horretako entzierroan parte hartu baino lehen.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X