BIZKAIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kontrolpean hartu dute Zallako zabortegian piztutako sutea

Hondakindegian hasi da sua, oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko.
Sutea Zallako zabortegian. Argazkia: Bizkaiko suhiltzaileak

Bizkaian, suhiltzaileek kontrolpean hartu dute bart goizaldean Zallako zabortegian piztutako sutea, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Hondakindegian piztu da sua 01:00ak aldera, oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko.

Suhiltzaileek gau osoan zehar egin dute lan eta 08:00ak aldera sua kontrolpean hartzea lortu dute.

Sutea Zallako zabortegian. Argazkia: Bizkaiko suhiltzaileak

Sutea Zallako zabortegian. Argazkia: Bizkaiko suhiltzaileak

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X