Lampedusan lehorreratu dituzte Open Armseko 83 migratzaileak
Italiako Lampedusa uhartean lehorreratu dituzte Open Arms GKE espainiarraren ontzian gelditzen ziren 83 migranteak, Italiako Fiskaltzak aginduta. Epaileak, halaber, ontzia atxikitzea agindu du.
Ontzia atzo (asteartea) 23:50an porturatu zen; lurrera heltzean, migranteek "Bella Ciao" abestia kantatu dute.
Open Arms ontzia portu baten bila zebilen joan den abuztuaren 1etik, Mediterraneoan lehen erreskatea egin zuenetik hain zuzen. Abuztuaren 14tik, berriz, Italiako uretan barrena zegoen lehorreratzeko aginduaren zain.
Ontzia atxikitzeko agindua
Siziliako Fiskaltzak Open Arms ontzia atxikitzeko eta migratzaileak berehala Lampedusako portuan lehorreratzeko agindua eman du arratsalde honetan.
Luigi Patronaggio fiskala, hainbat medikurekin batera, Open Arms ontzian izan da goizean, migratzaileen egoera zein den bertatik bertara ezagutzeko, eta handik jaistean itsasoan errestatutako lagun guztiak berehala porturatzeko agindua eman du.
EFE berri agentziaren arabera, Zigor Kodearen 328. artikulua oinarri hartuta eta gobernuz kanpoko erakundeak hala eskatuta hartu du aipatu erabakia.
Agentzia horrek zehaztu duenez, Open Arms ontzia Italian porturatuta egongo da ikerketak iraun bitartean. Bi aste inguru izan daitezkeela erantsi dute.

Hainbat migrante Open Arms ontzian. Argazkia: EFE
Zure interesekoa izan daiteke
Furgoneta bateko gidaria larri zauritu da Zallan, tren batek ibilgailuaren kontra talka eginda
Istripuaren ondorioz, trena errailetik atera da, baina, dirudienez, bidaiarietako bat ere ez da zauritu.
Lanean ari zen ertzain batek positibo eman du droga proban, Ertzaintzaren autoarekin beste ibilgailu baten aurka talka egin ostean
Autoaren barruan, hanka igeltsatsuta zuen gizon bat (gidaria), haur bat eta emakume bat zeuden. Lehenengo biak Gurutzetako eta Basurtuko ospitaleetara eraman dituzte, zaurituta. Ertzaintzak kautelazko neurriak hartu ditu, eta agente horrek bulegoan egingo du lan kontranalisiaren emaitza jaso eta gertatutakoa argitu arte.
Gasteizko ikastetxe batean 12 urteko bi neskatok 6 urteko bati egindako sexu-eraso bat ikertzen ari dira
Adingabeen Fiskaltzak Arabako Foru Aldundira bidali du kasua, ustezko bi egileak inputaezinak direlako.
Emakume bat hil da Erriberrin, auto-istripuz
Gidatzen zuen autoak erdibidea pasatu eta kontrako norabidean zetorren kamioi baten aurka jo du. 41 urteko emakume donostiarra tokian bertan hil da, eta kamioiaren gidaria arin zauritu da.
Zergatik gripea aurten goizago etorri da? Osakidetzako Epidemiologia buruak zalantzak argitu dizkigu
Pello Latasa Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko epidemiologia-zaintzarako buruak azaldu duenez, asteotako intzidentzia-kasuak sasoiko gripearen epidemiaren hasiera izan daitezke, edo epidemiaren gorakada "goiztiarra". Zepan datza aurtengo gripearen eraginaren gakoa.
Eta covidarekin zer? "Oraindik gure artean dago, baina bere zirkulazioa murriztu da"
Pello Latasa Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko zaintza epidemiologikoko buruaren esanetan, covidaren birusak gure artean jarraitzen du, baina "zirkulazio gutxi gorabehera egonkorra" izaten ari da.
Osakidetzak 7.500 bat iktus kasu artatu zituen 2024an, pazienteen erdiak baino gehiago 75 urtetik gorakoak ziren
Aurreko urteekin alderatuta kasuen kopurua apur bat jaitsi bada ere, daturik garrantzitsuena hilkortasunaren etengabeko murrizketa da, azken hamarkadan urteko % 2,8 puntuko batez besteko jaitsiera izan baitu.
Eskolak barrakoietan, etxebizitzak igogailu gabe... GOIDIaren osteko berreraikuntza motela
2024ko urriaren 29 hartan, goialdeko depresioak eragindako triskantzak Valentziako probintziaren zati handi bat hondatu zuten. GOIDIak bizitzak suntsitu zituen, etxeak, lokalak, zubiak, ehun herri baino gehiagotan. 300.000 lagun baino baino gehiago kaltetu zituen, eta azpiegituretako kalte ekonomikoa kalkulaezina da. Gaur egun, normaltasuna berreskuratu ezinik jarraitzen dute.
16 eta 85 urte bitarteko emakumeen ia % 60k sexu-jazarpena edo jazarpen jarraitua jasan dute EAEn
Emakumeek bizitzan zehar jasan duten indarkeriari buruz egindako azterlanaren bigarren zatiaren emaitzak aurkeztu ditu Eusko Jaurlaritzak. Oraingoan, laneko jazarpena, sexu-jazarpena, jazarpen jarraitua eta ziberjazarpena aztertu dituzte.
Amaitu dira Enekuriko Bilborako sarreran izan diren trafiko-arazoak
Hainbat ibilgailuk talka egin dute eta errei bat itxi dute BI-11 errepideko 5. kilometroan. Ondorioz, auto-ilara luzeak sortu dira Bilborako sarreran.