Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
BILBO
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilbok 'La Otxoa' omendu du Aste Nagusian

"La Otxoa", Jose Antonio Nielfa bilboterra, Bilboko jai-espirituarekin gehien lotzen den pertsonetakoa da.
"La Otxoa" Bilboko alkatearen ondoan. Argazkia: EFE

Bilboko Juan Mari Aburto alkateak "La Otxoa" artista bilbotarra omendu du berdintasuna eta aniztasuna bultzatzeagatik Aste Nagusian.

Omenaldian Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea, Pedro Maria Azpiazu, Bingen Zupiria eta Nekane Murga sailburuak eta Unai Rementeria Bizkaiko diputatu nagusia ere egon dira.

"La Otxoa", Jose Antonio Nielfa bilboterra, Bilboko jai-espirituarekin gehien lotzen den pertsonetakoa da orain dela 41 urte Aste Nagusiaren ikuspegia eraldatu zuenetik.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X