BILBOKO ASTE NAGUSIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kaskagorri konpartsak ‘Kanpaia’ Aste Nagusiko txosnarik ikusgarrienaren saria jaso du

Bilboko Konpartsen Federakundeak 2017an hasi zen ‘Kanpaia’ eta ‘Eulia’ sariak ematen, txosnen eta jai-eremuaren dekorazioa sustatzeko.
Kaskagorri konpartsako txosna, 2019ko Bilboko Aste Nagusian.
Kaskagorri konpartsako txosna, 2019ko Bilboko Aste Nagusian. Argazkia: Kaskagorri.

Kaskagorri konpartsari Kanpaia Aste Nagusiko txosnarik ikusgarrienaren saria emango diote aurten, Bilboko Konpartsen Federakundeak sortutako sarien 13. edizioan. Txosnak botoen % 70,14 jaso zituen. Eulia, aldiz, Uribarri konpartsari emango diote.

Bilboko Konpartsek komunikatu batean azaldu dutenez, sinbolo horiek asteazkenetik aurrera izango dira ikusgai, bi txosnetan.

Iaz irabazi zuten konpartsek aurtengo irabazleei emango dizkiete sariak, 19:00an hasiko den kalejiran. 2018ko Kanpainaren irabazlea izan zen Uribarri konpartsaren txosnatik aterako da.

30. urteurrenean, Kaskagorrik Asterixen irudi bat aukeratu du, aurreko urteetan bezala. Aurten, aldiz, oso haserre agertzen da Asterix, Altsasuko gazteen auzia, emakumeenganako indarkeria eta Bilboko Udalaren zergak direla eta. "Eta zuk? Ez duzu ezer egingo? ", esaten du pertsonaiak.

Eulia eta Kanpaia

2007an, Bilboko Konpartsen Federakundeak sari horiek sortu zituen. Helburua txosnen eta jai-eremuaren dekorazioa bultzatzea da.

Hainbat urtetan, Aste Nagusiko eguneko biltzarretan hautatzen zituzten irabazleak. 2014an, berriz, bozketa horretan herritarrei parte hartzeko aukera ematea erabaki zuten.

Hontzak eta Eguzkizaleak konpartsek Kanpai gehien irabazi dituzten taldeak dira, lau eta bost sari eskuratu dituzte, hurrenez hurren.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik

Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X