Bilboko Aste Nagusia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aburto: 'Ez dugu C. Tanganaren kontzertua debekatu, ezta zentsuratu ere'

Bilboko alkateari "erokeria" iruditzen zaio Aste Nagusian bertan behera utzitako kontzertua adierazpen askatasunaren urraketarekin "nahastea".
Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea. ETBko bideo batetik ateratako irudia.

Juan María Aburtoren ustez “erokeria” bat dela dio festetan C. Tangaren kontzertua bertan behera uztea adierazpen askatasunarekin nahastea. Zentzu horretan, Udaletxeak ez duela kontzertua “ez debekatzen, ezta zentsuratzen” ere adierazi du, eta horren “froga nagusia” azkenean rap abeslariak Bilboko antzoki batean emango duen kontzertua dela azpimarratu du.

“Guk nahi duguna Aste Nagusian baloreak presente egotea da”, azaldu du Europa Pressi emandako adierazpenetan Aburtok, eta “diru publikoarekin horrelako kontzertuen alde ezin dela egin adierazi du”.

10.000 pertsona inguruk 24 ordu baino gutxiagotan artistaren letrak “matxistak” zirela salatu ostean, Bilboko Udaletxeak abuztuaren 9an jakinarazi zuen, berez larunbat honetarako (abuztuak 24rako) Europa Parkean antolatuta zegoen C. Tanganaren kontzertua bertan behera geratzen zela.

Udaletxeak “emakumearen aurkako mezuak agerian ez jartzeko betebeharraren ondorioz hartu zutela erabakia azaldu zuten. Pasa den ostegunean artistak bere sare sozialetan aldarrikatu zuen “zentsura eta debekua ez dela jendea hezteko modua” eta larunbaterako kontzertuaren berri eman zuen “erakundeen zentsuraren aurka”.

Aburtok azaldu duenez beraiek ez dute “ez debekatu ezta zentsuratu ere”. “Hau adierazpen askatasunarekin nahastea oraindik ulertzen ez dudan zerbait da” azpimarratu du behin eta berriz.

Zentzu horretan, udal arduradunek egin dutena “askatasun ariketa bat da, kontratatzea edo ez kontratatzea” azaldu du, eta “ez kontratatzea erabaki zuten okertu egin zirela uste zutelako eta musika emakumearen aurkako instrumentu bihurtzen denean, eta berdintasunik ageri ez denean, ezin da horrelako musikaren alde egin”.

Aste Nagusiko baloreak

“Egindakoa ekintza bat besterik ez da izan, eta gogoeta askoren egin ostean etorri den erabakia izan da. Hortik aurrera, ez dela ez zentsura ezta debekurik egotearen adibide nagusia da bihar antolatu den kontzertuarena. Nahi duena joango da, eta nahi ez duena ez” argitu du Bilboko alkateak.

Ea bigarren kontzertua lehenengoa izango litzatekeen egun bererako antolatua izatea probokazio bat dela uste duten galdetzean, alkateak adierazi du “seguraski, beste batzuen artean, hori izango dela beraien nahietako bat”. Nolanahi ere, udaletxea lanean dabil, ahal den heinean, balioak presente egon daitezen”. “Besteek egiten dutena beraien ardurapean geratzen da” azaldu du azkenik Aburtok.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

KORRIKA 22 2022 AEK HITZEKIN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

CCOO Korrikatik kanpo geratu da, AEK-k erabaki baitu sindikatuak ez duela lekukoa eramango, "euskararen aurkako jarrerak sustatzen" dituelakoan

Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X