Istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat hil da Galdamesen, konpontzen ari zen traktoreak harrapatuta

13:00ean gertatu da istripua Valdibian auzoan, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

78 urteko gizon bat hil da ostegun honetan Galdamesen, konpontzen ari zen traktoreak harrapatuta, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

13:00ean gertatu da istripua Valdibian auzoan, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Larrialdi zerbitzuak eta osasun langileak ezbeharra gertatu den lekura bertaratu dira, baina gizonaren heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X