Uholdeak Nafarroan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Foru Gobernuak 5,6 milioi euro bideratuko ditu uholdeek eragindako kalteak arintzeko

Nekazaritza-sektoreari, kaltetutako herrietako erakundeei eta azpiegiturak konpondu behar dituztenei emango dizkiete laguntzak. Tafallan eta Erriberrin kalte handiak utzi zituzten euri-jasek.
Uholdeek Tafallan eragindako kalteak. Artxiboko argazkia: EFE

Nafarroako Gobernuak 5,6 milioi euro bideratuko ditu uztaileko uholdeek Nafarroa erdiguneko zenbait herritan eragin zituzten kalteak arintzeko. Erdialdea leheneratzeko Batzordea ostegun honetan bildu da, eta diru-laguntzak Nekazaritza-sektoreari, kaltetutako herri horietako erakundeei eta azpiegiturak konpondu behar dituztenei emango dizkietela azaldu dute.

Hala, kopuru horretatik, 3,4 milioi nekazaritza eta abeltzaintzako konpentsazioei eta konponketarako laguntzei dagozkie; 0,89 milioi toki entitateen azpiegituretako kalteak konpontzeko erabiliko da; 0,62 milioi kalteturiko errepideetako bidezaintza egokia ezartzeko eta 0,7 Santsoainera iristeko zubi berri bat eraikitzeko.

Nekazaritza arloko laguntzetara bideratutako ekarpenari dagokionez, honela banatuko dute: 1,7 milioi toki entitateen nekazaritza azpiegiturak konpontzeko; 800.000 euro nekazaritza ustiategietan izandako galerak orekatzeko; 420.000 euro ureztatzaileen komunitateen nekazaritza azpiegiturak konpontzeko eta 500.000 euro uholdeek nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategietan kalteturiko elementuak konpontzeko.

Bestalde, kaltetutako herrietako erakundeen kasuan, 2017-2019 Tokiko Inbertsioen Planaren baitan jasotako laguntza-eskaeren 890.593 euro larrialdi-izaerarekin bideratzea onartu du Erdialdea leheneratzeko Batzordeak. Zazpi udalerrik eskatu dituzte diru-laguntzak epe barruan (Erriberri, Oloritz, Orisoain, Pitillas, Puiu, Tafalla eta San Martin Unx) eta Mairagako Mankomunitatea.

Halaber, Santsoainera iristeko zubi berri bat eraikitzeko 700.000 euro inguru bideratuko dira. Dena dela, behin-behineko pasabidea kentzea eta beharrezko desbideratzeak konpontzea beharrezkoa izango denez, aurreikusitakoa baino diru gehiago bideratu beharko da.

Gainera, uholdeek kaltetutako errepideetan egindako lanen berri eman dute batzordean; orain arte, 625.659 euroko inbertsioa behar izan dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X