BIZKAIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon baten hilotza aurkitu dute Ondarroa eta Saturraran arteko arroketan

08:00ak aldera jasotako dei baten bitartez izan du Ertzaintzak gertatutakoaren berri. Dirudienez, istripu baten ondorioz hil da.

Gizon baten gorpua aurkitu dute asteazken honetan Ondarroa eta Saturraran arteko arroketan, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

08:00ak aldera jasotako dei baten bitartez izan du Ertzaintzak gertatutakoaren berri.

Horren berri izandakoan, Ertzaintza eta suhiltzaileak bertaratu dira. Oraindik, baina, ez dute hildakoa identifikatu.

Antza denez, istripu baten ondorioz hil da gizona.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X