Iraunkortasuna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gasteiz, mundu mailako Hiri Berdea

Nazio Batuen Global Green City Award saria eskuratu du, eta dagoeneko saria dutenen zerrendan sartu da Curitibarekin (Brasil), Nantesekin (Francia) eta Yokohamarekin (Japonia), besteak beste.
18:00 - 20:00
Munduko Hiri Berdea izendatu dute Gasteiz

Gasteizek Global Green City Award saria eskuratu du iraunkortasun alorrean egindako lanagatik. Nazio Batuen Erakundeak emandako izendapen horrek mundu osoko hiriek iraunkortasunaren alde egindakoa saritzen du. Gasteizko hiriburuak dagoeneko errekonozimendua jasoa zuten beste hiri batzuen zerrendan sartzea lortu du, horien artekoak dira, besteak beste, Curitiba (Brasil), Nantes (Frantzia) eta Yokohama (Japonia).

Gorka Urtaran alkateak defendatu du hautagaitza, 52 herrialdetako 500 ordezkarien aurrean.

Gasteiz Europako superhiriaren eredua dela esan du Urtaranek, martxan jarri dituzten neurriek iraunkortasuna bilatzen dutelako ingurugiroan, gizartean zein ekonomian.

Martxan jarritako neurrien artean, alkateak gogorarazi du biztanle bakoitzeko 42 metro koadro berde daudela hirian.

Ez da lehen aldia nazioarte mailan Gasteizek ingurugiroarekin duen konpromisoa saritzen dela. Izan ere, 2012an Europako Hiriburu Berdea izendatu zuten.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X