Auto istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pertsona bat zauritu da autoa errepidetik irtenda, N-637 errepidean, Erandion

18:00 - 20:00
Pertsona bat zauritu da autoa errepidetik irtenda, N-637 errepidean, Erandion
8:30ean izan da istripua, Erandio inguruan, N-637 errepidean. Pertsona bat ospitaleratu dute autoa errepidetik irten ostean. 10:00etan zabaldu dute bidea berriz.

Albiste gehiago gizartea

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zarautzen egindako manifestazio batek herriaren turistifikazioa salatu du

"Turismoaren negozioari ez" lemapean, Zarautzen manifestazioa egin dute herriaren turistifikazioaren aurka, Urola Kostako Kontseilu Sozialistak eta Etxebizitza Sindikatuak antolatuta. Agerraldiak adin guztietako jendea bildu du herriko kaleetatik barrena. Bertan, hainbat izan dira salatutakoak; horien artean, etxe turistikoak % 181,8 hazi direla azken urteetan (horrek dakarren etxebizitzen prezioaren igoerarekin), espazio publikoaren erabilera pribatiboa eta udala egoeraren konplizea dela.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Lan Onari saria Carmelo Urza Larrauri Filologia Hispanikoko doktoreari emanda itxi du Lehendakaritzak 2025eko Jaialdira egindako bisita

Esparru akademikoan egindako lanagatik eta kanpoan euskal kultura zabaltzen egindako ekarpenagatik saritu dute Renoko Unibertsitateko Filologia Hispanikoko doktorea. Oso gazte zela Estatu Batuetara bizitzera joan bazen ere, euskal sustraiei eusteagatik eta Euskadiren eta Estatu Batuen arteko harremanak estutzeko lan egiteagatik nabarmendu da beti. 

Gehiago kargatu