Sexu-esplotazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEn ia 2.000 emakume prostituzioan ari dira

Euskadin emakume eta nesken salerosketaren eta sexu-esplotazioaren egoera ezagutzeko txosten bat landu du Emakundek.

2018an, 1.968 eta 2.292 emakume artean prostituzioan jardunean omen zeuden EAEn. Emakundek, Emakumearen Euskal Erakundeak, ikerketa-lan bat abiatu du, ardatz gisa Euskal Autonomi Erkidegoan prostituzioan aritzen diren emakumeak hartuta.

Gaur pertsonen salerosketa eta sexu-esplotazioaren aurkako nazioarteko eguna izanda, ikerketa horren hainbat datu ezagutzera eman ditu, eta emaitza guztiak aurki aurkeztuko dituzte.

Ikerketa hori egiteko, Carmen Meneses irakasleak zuzendutako talde batek "Emakume eta nesken salerosketa eta sexu esplotazioa Euskadin" txostena landu du.

Txostenaren arabera, hainbat arrazoirengatik zaila da jakitea zenbat diren egoera horretan dauden emakumeak, baina uste da egoera hori ez dela Euskadin prostituzioan ari diren emakumeen artean gailentzen. Hala ere, Gobernuz Kanpoko Erakundeen eta kontsultatutako iturrien arabera, % 10 eta % 15 bitartean egon daitezke egoera horretan. Bestetik, poliziaren lanaren emaitzen arabera, 2018an 92 emakume detektatu dira salerosketaren biktima posible bezala, eta horietatik 17 izan dira azkenik horrela identifikatuak.

Txostenaren arabera, detektatutako emakume horiek guztiak atzerritarrak dira, Latinoamerika, Asia, Afrika eta Ekialdeko Europakoak, eta gazteak, 18 eta 35 urte bitartekoak. Jatorria aldakorra da, garai bakoitzaren migrazioaren joan-etorriaren arabera.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X