Kontsumoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Noiz da 'Black Friday'?

Aurten 'ostiral beltza' azaroaren 29an izango da. Dena dela, saltoki askok eskaintzak egingo dituzte aste horretan zehar.
Bi pertsona, poltsak eskuan, merkataritzagune batean. Argazkia: Peexels

Duela urte batzuk inork gutxik ezagutzen zuen, baina gaur egun, ia denek dakite zer esan nahi duten Black Friday hitzek. Oraindik galduta dabiltzanentzat, hona azalpen labur bat: Gabon aurreko kontsumoa sustatzeko azaro amaieran egin ohi den merkealdi eguna (ostiralarekin egiten da beti). Aurten azaroaren 29an izango da 'ostiral beltza'. Hori bai, litekeena saltokiek aste horretan zehar ere eskaintzak egitea.

AEBen duela 50 bat urte hasi ziren eguna ospatzen, Esker Emate Egunaren osteko hurrengo ostiralean. Gurean, berriz, 2012an egin zen ezagun, urte horretan sartu baitzen indarrean merkealdia liberalizatzen zuen dekretua. Ordu arte, urtean birritan bakarrik (urtarrilean eta uztailean) egin ahal ziren beherapenak dendetan.

Saltoki gehienek Black Friday-rekin bat egingo dute. Nolanahi ere, kontsumo ekimen horren kontrako ahotsak zabaldu dira azken urteetan, eta batzuek Fair Saturday edo 'Bidezko Larunbata' ospatzen hasi dira, kultura eta elkartasuna sustatzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X