EGURALDIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alerta laranja haizeagatik iganderako, euskal kostalde guztian

Bizkaiko, Gipuzkoako eta Lapurdiko kostalde guztia dago alerta laranjan, baita Nafarroako iparmendebaldea ere. 120 kilometro orduko haize ufadak ekarriko ditu 'Amelie' udazkeneko lehen borraskak.
Olatu handiak Donostian. Artxiboko irudia. Argazkia: EFE.
Olatu handiak Donostian. Artxiboko irudia. Argazkia: EFE.

Haize ufada indartsuak espero dira biharko itsasertzean, eta atzo alerta horia ezarriko zutela iragarri bazuten ere, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak laranjara igo du biharko alerta maila EAEn haizegatik: 120 kilometro orduko haize ufadak aurreikusi dituzte, Amelie, udazkeneko lehen borraska sartuko baitzaigu.

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak ohar batean zehaztu duenez,  gaur gauerdian alerta horia ezarriko dute, baina orduek aurrera egin ahala, asko zakartuko da eguraldia, eta goizaldeko 03:00ak inguruan alerta laranja ezarriko dute, itsasertzeko haizeegunetan.

Olatu handiak ere espero dira biharko, eta abisu horia ezarriko dute kostaldean. Adituen arabera, 6-7 metroainoko olatuak izango dira.

Haizearekin batera, euria ere egingo du, bereziki egunaren lehen partean. Arratsaldean giroa lasaiagoa izango da, eta haizeak ahultzera egingo du. Tenperatura maximoak 14-17 ºC artean geratuko dira.

Iparraldean ere alerta laranja ezarri du Meteo France agentziak haizea eta olatuak direla eta.

Nafarroan ere sentituko dute Amelieren eragina. Hala, AEMETek alerta laranja ezarri du igande gauerditik aurrera iparmendebalderako (Baztan, Bera, Doneztebe, Etxalar, Arantza...). Erdialdea, berriz, abisu horian egongo da haizeagatik gaurko 24:00etatik biharko 24:00etara.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X