Bilbo
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilboko Udaltzaingoa Boluetako istripuaren lekuko bila dabil

Motor gidari bat zendu zen ezbeharraren ondorioz. Informazioren bat duten pertsonei Udaltzaingoaren Argiketa Sailarekin harremanetan jartzeko eskatu die, telefonoz zein helbide elektronikoz.
Istripua izan zuten bi ibilgailuak. Argazkia: @ikersalgadoser1

Bilboko Udaltzaingoak lekukoak behar ditu asteartean Bolueta auzoan gertatu zen istripuaren nondik norakoak argitzeko. Ezbeharraren ondorioz, motor gidari bat hil zen, bere motorrak aurrez aurre auto bat jo ostean.

Udaltzaingoak ohar batean zehaztu duenez, istripua azaroaren 12an jazo zen, 14:50ean, Miraflores etorbidean, Boluetako biribilgunetik gertu.

Ezbeharraren inguruko daturen bat eman dezaketen pertsona guztiei Argiketa Sailarekin harremanetan jartzeko eskatu diete. Udaltzaingoarekin harremanetan jartzeko bi bide daude: 94 420 50 40 telefonora deitu edo atestados-trafico.ssc@bilbao.eus helbide elektronikora idatzi.

Albiste gehiago gizartea

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Carla Emazabel Amunarrizek izan du aurten kutxa eramateko ohorea eta amets bikoitza bete du: berea eta aitonarena

Duela 30 urte, Carlaren aitonak ez zekien bilobarik  izango zuenik ere, baina zilarrezko ezteietan Sevillara joan zenean, erakusleiho batean mantoia ikusi, erosi eta gordeta izan du ordutik. Inork ez zekien zeukanik, eta gaur Carlak ohore handiz jantzi du. Hura soinean, 40 buelta eman dizkio 20 kiloko kutxari, bere aitak itsasoan daramatzan urteak hainbeste. 

Gehiago kargatu