Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Emakume bat hil da auto batek harrapatuta, Donostian

18:30 aldera izan da gertakaria. Emakumea autobusetik jaitsi eta errepidea gurutzatzen ari zen, zebrabide batetik, Zurriola Pasealekuan, autoak aurretik eraman duenean.
Istripua gertatu den tokia.
Istripua gertatu den tokia. ETBko bideo batetik hartutako irudia

66 urteko emakume errenteriar bat hil da gaur auto batek harrapatuta Donostiako Gros auzoan, Udaleko iturrietatik jakinarazi dutenez.

Aipatu iturrien arabera, 18:30 aldera izan da gertakaria. Emakumea autobusetik jaitsi eta errepidea gurutzatzen ari zen, zebrabide batetik, Zurriola Pasealekuan, autoak aurretik eraman duenean.

Anbulantzia bertaratu den arren, ezin izan dute ezer egin emakumea suspertzeko. Udaltzaingoak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X