Jaioberriak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jaiotzak % 6,1 gutxitu dira EAEn 2019ko bigarren hiruhilekoan

Jaiotza kopuruak % 7,5 egin du behera Gipuzkoan, % 5,8 Araban eta % 5,3 Bizkaian, aurreko urteko epe bereko datuekin alderatuta.
Jaioberri baten argazkia bere familia kide bati eskua ematen.
EAEko jaiotzak 2019ko bigarren hiruhilekoan 3.699 izan dira. Argazkia CCO lizentziarekin

Eustaten datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan 3.699 jaiotza izan dituzte 2019ko bigarren hiruhilekoan, 2018ko epe berean baino % 6,1 gutxiago.

Gipuzkoan 1.234 haur jaio dira, aurreko urteko epe berean baino % 7,5 gutxiago; Araban 597 haur jaio dira, % 5,8 gutxiago; eta Bizkaian 1.868, % 5,3 gutxiago.

2019ko apirilean, maiatzean eta ekainean, ezkontzaz kanpoko jaiotzak % 45,2 izan dira, 2018ko bigarren hiruhilekoan baino gehiago (% 43,2). EAEko batezbestekoarekin alderatuta, Gipuzkoa izan da EAEko kopuru horretatik beherako balioak izan dituen lurralde bakarra (% 42,5). Bizkaian eta Araban, ehunekoak handiagoak izan dira; % 46,9 eta % 45,6, hurrenez hurren.

2019ko bigarren hiruhilekoan jaiotako umeen erdiak ia (1.784), lehenengo haurrak izan dira; 1.480 (% 40) aurretik beste seme-alaba bat zuten familiek izan dituzte; eta % 11,8 hirugarren edo hortik aurrerakoak izan dira.

Amen adinari dagokionez, 30-39 urteko amen taldeak izan ditu erditze gehien (% 70,6). Talde horretatik oso urrun 25-29 urteko amen taldea dago (% 12,5), eta 40 urtetik gorako amen taldea (% 9,6) eta 25 urtetik beherakoena (% 7,3) daude zerrendan hurrengo postuetan.

Ama ezkongabeen kasuan, % 11,5ek 25 urte baino gutxiago dituzte, eta % 14,5ek, berriz, 25-29 urte. 2019ko bigarren hiruhilekoan EAEn jaiotako haurren % 26,2k ama atzerritarra du (2018an, % 25,1 ziren). Datuak lurraldez lurralde aztertuta, ama atzerritarra dute epe horretan Araban jaio diren umeen % 31,7k, Bizkaian jaiotakoen % 24,7k eta Gipuzkoan jaiotakoen % 25,9k.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

KORRIKA 22 2022 AEK HITZEKIN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

CCOO Korrikatik kanpo geratu da, AEK-k erabaki baitu sindikatuak ez duela lekukoa eramango, "euskararen aurkako jarrerak sustatzen" dituelakoan

Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X