Emakumeen gorputzak gudu-zelai
Sistema patriarkalak emakumeen aurka sortzen duen indarkeria biderkatu egiten da gerra garaian. Emakumeek biolentzia bikoitza jasaten dute gatazka guneetan. Izan ere, gerrak berarekin dakarren indarkeriaz gain, genero indarkeria ere nabarmen handitzen da.
Gatazka armatuetan, emakumeak gudu-zelai izango balira bezala erabili ohi dituzte. Emakumeak gauza bihurtu eta etsaia ahultzeko aukeratzat hartzen dute horien aurkako indarkeria, neskatoak eta emakumeak umiliatu eta gizatasuna kenduz. Horrek, gainera, erasoa jasan duten emakumeen komunitatea banatzen du, egitura soziala ahulduz, indarkeria jasan duten emakumeak baztertzeko joera baitago.
Emakumeek jasaten duten indarkeria ez da soilik indar armatuetatik etortzen. Bikotekide edo senideengandik jazarpena jasaten duten emakumeen kopurua ere areagotu egiten da gatazkak irauten duen bitartean eta baita gatazka ondorengo garaian ere (1). Biztanleriaren arloko Jardueretarako Nazio Batuen Funtseko programaren burua izan zen Pamela DeLargyren hitzetan (2), gizonek euren identitatea maskulinitate hegemonikoaren bitartez eraikitzen dute, eta gerrak berez dakarren indarkeria jasaten dutenean, identitate hori ahuldu egiten da, eta berau berrindartzeko, sarritan, biolentzia baliatzen dute, askotan emakumeen aurka.
Nazio Batuetako txosten baten arabera (3), etnizitatea gizonengandik jasotzen dela uste den komunitateetan, gainera, etsaiek emakumeak bortxatu eta erditzera behartzen dituzte, garbiketa etnikoa helburu. DeLargyren arabera, balore eta tradizioak emakumeengandik jasotzen direla uste da hainbat komunitatetan, baina helburua eta emaitza berdinak dira. Jokaera hori oso ohikoa izan zen Bosniako gerran, eta berebiziko garrantzia izan zuen, Bosniako gatazkatik eratorritako prozesu judizialen ondorioz, sexu-jazarpena gerrako arma bezala judizializatzeko oinarriak jarri zirelako.
Neskatoen kasuan, Save The Childrenek 2019ko otsailean Bilbon aurkeztu zuen "Haurren kontrako gerrarik ez" ikerketaren arabera, gerra garaian neskek arrisku handiagoa dute genero-indarkeria pairatzeko: bortxaketak, sexu-esklabotza, neskatoen salerosketa, adingabeen ezkontzak, haurdunaldi goiztiarrak, abortuak eta esterilizazio behartuak areagotu egiten dira gatazka guneetan. Eraso horiek sufritzeak dakarren estigmatizazioaren ondorioz oso gutxitan salatzen dira indarkeria kasu horiek, Save The Childrenen esanetan. 2017an, NBEko idazkari nagusiak egiaztatutako 954 sexu-eraso dokumentatu zituen, 2016an baino % 16 gehiago.
Generoen arteko ezberdintasunak
Gizonak eta mutilak gehienetan helburu militarretarako erabiltzen dituzten bitartean, emakumeek eta neskak gerraren indarkeria beste modu batera sufritzen dute. Emakume izateagatik, indarkeria maila handiagoa jasaten dute. Euren bizitza soziala nabarmen murrizten da, bai genero-indarkeria ekiditeko (nahiz eta alor pribatuan ere erasoek gerra garaian gora egiten duten) eta baita jasandako erasoek sortutako estigmen ondorioak ez sufritzeko.
Estigmatizazioa eta baztertzea
Erasoak jasaten dituzten emakume eta neskatoak askotan estigmatizatuak eta baztertuak izaten dira. Bizitza soziala alboratzera behartuta, neskatoek ikasketak utzi behar izaten dituzte, lana egin eta etekin ekonomikoak ateratzeko aukerak nabarmen gutxitzen zaizkie, sare sozialak utzi behar izaten dituzte… Ondorioak larriagoak dira haurdun gelditzen direnentzat: bortxatuak izan diren emakume eta neskatoak erasotzailearekin ezkontzera behartzen dituzte batzuetan.
Gainera, bazterketa sozialak muturreko pobrezia dakar, eta, horregatik, emakumeak sexu-esplotazioan edo pertsonak salerosten dituzten sareetan erortzeko arriskuan daude.
Haurren ezkontzak
Save The Childrenen txostenak haurren ezkontzetan ere jarri du fokua. Nesken ezkontzen kopuruak gora egiten du gatazka guneetan: sexu-erasoak jasateko beldurrak, gogoz kontrako haurdunaldien ondorioek, familiaren ohorearen aurkako erasoek, etxerik ez izateak edota goseak ezkontzera bultzatzen ditu neskatoak, babes bila. Sirian, esaterako, bizirauteko modua bihurtu da. Bestalde, haurren ezkontzak eta sexu-esklabotza arma bezala erabiltzen dira, emakumeekin gertatzen den bezala, komunitateetako egitura soziala apurtzen dutelako.
Haurren ezkontzetatik eratorritako haurdunaldiek, gainera, amen gaztetasuna dela eta, emakumeen zein jaioberrien hiltzeko arriskua handitzen dute.
Errefuxiatuen kasuan, Libanon bizi diren 15 eta 19 urte arteko hamar neskato siriarretik hiru ezkonduta daude, 2017an baino % 7 gehiago. Jordanian dauden errefuxiatu siriarren kasuan, berriz, 2011. urtetik (% 12) 2014ra (% 32) % 20 igo da 18 urtetik beherako nesken ezkontza-tasa.
1995ean Nazio Batuen Erakundeak Pekinen egin zuen adierazpenean, helburu estrategikotzat jo zuten gatazkekin amaitzeko emakumeen parte-hartzea handitzea eta gatazka guneetan bizi ziren emakumeak babestea. Hala ere, ordutik hona egindako hainbat ikerketak azaleratu dute hartutako neurriak ez direla nahikoa izan eta oraindik lan asko egin behar dela indarkeria matxistak gerra garaian sortzen duen biolentzia erantsia desagerrarazteko.
___________________________________________________
*1 “Researching a Family Affair: Domestic Violence in FRY, Albania”, Sarah Maguire
*2 “Women and Wars: Contested Histories, Uncertain Futures”, Carol Cohn
*3 “Women, War and Peace: The Independent Experts’ Assessment on the Impact of Armed Conflict on Women and Women’s Role in Peace-building”, Emakumeen Garapenerako Nazio Batuen Funtsa.
Zure interesekoa izan daiteke
Jendetza bildu du Korrikak Maulen
Lurraldeko eta hiriburuko hainbat elkarte eta herriko etxe ikusi ditugu parte-hartzen, hala nola, Sohütako pastorala, UEU, Palestinaren aldeko elkartea, Pitxu gaztetxea, Xiberoko Botza eta beste hainbat. Handik Nafarroa Beherea alderako bidea hartu du. Gaueko 22:00 pasata sartuko da lurralde hartan Aiherratik.
Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz
Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko. Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta. Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute.
Atharratzetik abiatu da 24. Korrika, festa giroan, pizkundearen akuilu izatea xede
AEK-ko kideek eta Zuberoako euskalgintzan erreferente den Oihana Larrandaburu Goñi atharraztarrak eman diote hasiera lasterketari. Euskal Irratiak sareko kideak izan dira lehenak lekukoa eramaten. Bilbon amaituko da, martxoaren 29an, igandez.
Euskal jatorriko 114.400 pertsona atzerrian bizi dira, duela urtebete baino % 5,5 gehiago
Gehienak Amerikan bizi dira, Argentinan zehazki, INEk urtero argitaratzen duen Atzerrian bizi diren espainiarren erroldaren (AEE) arabera.
32 urteko emakumezko bat zauritu da Iruñean, ibilgailu batek harrapatuta
Ezbeharra 07:32an gertatu da, Arrosadia auzoan. Emakumeak kolpe ugari jasan ditu, hortaz, Iruñeko Unibertsitate Ospitalera eraman dute, pronostiko erreserbatuarekin.
Trafikoa bere onera itzuli da A-8an Irun parean, baina auto-ilara txikiak oraindik daude Kantabriarako noranzkoan, Abanton
Zubiaren hasieran trafiko-eragozpenak izan dira A-8 autobidean.
Furgoneta-gidari bat zauritu da A-1 errepidean, Asparrenan, errepidetik atera eta bazter-babesaren aurka talka eginda
Istripua ostegun honetako 08:45ean jazo da. Zauritutako gidaria ospitalera eraman dute.
Albiste izango da: Korrikaren hasiera, Ekialde Hurbileko azken ordua eta Europako Kontseiluaren bilera
Gaurkoan Orainen albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Atharratzetik Bilbora, Korrikak euskararen paisaia guztiak zeharkatuko ditu
Euskararen aldeko ekimenak hizkuntzaren errealitate guztiak zeharkatuko ditu 11 egunez eta 10 gauez. 2.175 kilometro inguru egingo ditu Korrikak eta 460 herritatik igaroko da. ETB On plataformak etenik gabe jarraituko du ibilbidea, eguneko 24 orduetan.
ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela
ELAk adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.