Nazioarteko Eguna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Haurrei egindako sexu abusuen aurkako kontzentrazioa egingo du gaur Garaitzak

Hirugarren urtez, Bilboko Arriaga plazan, 18:30ean, elkarretaratzea deitu du elkarteak. Oraingoan, familia barruan jazo diren abusuak (kasu guztien % 85) salatu nahi dituzte bereziki.
Garaitzak 2018an deitutako elkarretaratzearen irudia.
Garaitzak 2018an deitutako elkarretaratzearen irudia. ETBko bideo batetik ateratako argazkia.

Garaitza haurrei egindako sexu abusu eta tratu txarrak tratatzeko elkarteak elkarretaratzea deitu du gaurko, Haurren kontrako Sexu Abusu eta Tratu Txarrak Prebenitzeko Nazioarteko Egunean, Bilbon. Hirugarren urtez jarraian egin dute deialdia.

Bilboko elkarteak prentsa ohar batean azaldu duenez, kontzentrazioa Bilboko Arriaga plazan egingo dute, 18:30ean. Aurreko deialdietan bezala, "haurtzaroko sexu abusuak ikusarazi nahi dira, eta, hain zuzen, fokua jarri nahi da familia barnean jazotzen diren sexu abusuetan". Izan ere, Garaitza elkartearen arabera, senide batek egindako abusuak haurtzaroan egiten diren sexu abusu guztien % 85 dira.

Hain justu, horrelako abusuen biktima batek idatzitako mezu elektronikoa kaleratu zuten atzo Garaitzaren blogean. Nerea izeneko biktima batek haurtzaroan maiz entzuten zuen esaldi bat ekarri du gogora ("Trapu zikinak etxean garbitzen dira"), kontrakoa adierazteko ("Jada EZ dira etxean garbitzen"), eta "denon ardura" eskatu du horretarako.

Garaitza elkarteak gaurko deialdiaren harira erantsi duenez, Valentzian eta Kanaria Handian ere elkarretaratzeak egingo dituzte hango elkarteek (ACASI eta ACCMI) deituta.

Iaz, haurren kontrako abusuen aurkako nazioarteko egun horren harira, umetan sexu abusuak jasan zituzten hiru testigantza jaso zituen Garaitzak hiru bideotan. Horietako batek (Pepe Godoy) salatu zuenez, abusuak pairatu zituen Basauriko Baskonia futbol taldeko entrenatzaile batek aldetik. Salaketaren berri izan eta gutxira, taldetik bota zuten entrenatzailea. Guztira, sei salaketa aurkeztu dituzte gizon horren kontra.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X