Herodesen gaztelu berria estreinatuko da Gasteizko Florida Parkean
Aurtengo Gabonetako egitarauaren berrikuntza nabarmenena Herodesen gaztelu berria izango da. Irisgarria izan dadin, Floridako jaiotzan duen lekua aldatu egingo dela adierazi du Estibaliz Cantok, Gasteizko Kultura eta Gizarte Etxeen zinegotziak, 2019-2020ko Gabonetako egitarauaren aurkezpenean. Aitor Ruiz de Egino, Handia filmaren dekoratuak sortu dituen euskal artista plastikoa, da egilea. Eraikinak 5,5 metroko garaiera, 5 metroko zabalera eta 3 metroko sakonera du.
Errege magoek egiten duten ibilbidean ere aldaketak egongo dira. Kultura zinegotziak Amvisak Ramón y Cajal zein Louis Heintz kaleetan egiten ari den lanak direla eta, desfilea Bilbo plazatik aterako dela azaldu du, eta ondoren Frantzia kalea, Bakea kalea, Jesus Guridi kalea, Pio XII.aren kalea, Herrandarren kalea eta Legutioko atea zeharkatuko ditu.
Horrez gain, Cantok azpimarratu du Olentzeroren eta Mari Domingiren zein Errege Magoen desfileetan ‘Chucheneta’ izeneko karroza handia igaroko da, zeina desfilearen amaieran gozokiak banatzeaz arduratuko den.
Olentzero eta Mari Domingiren etxearen zein Floridako jaiotzaren irekiera
Olentzero zein Mari Domingiren etxea eta Floridako jaiotza abenduaren 5ean 16:00etan inauguratuko dira, eta urtarrilaren 6ra arte egongo dira zabalik. Olentzero eta Mari Domingiren etxean gutunak uzteko ordutegia 10:00etatik 21:30era arte izango da. Jaiotzaren haitzuloa, berriz, 10:00etatik 14:30era eta 16:00etatik 21:30era irekiko da. Horrez gain, jaiotza abenduaren 24an 13:00etan bedeinkatuko da.
Gabonetako argiak
Gabonetako argiak abenduaren 5ean, ostegunean, 18:00etan piztuko dira. Arka plazako instalazioa, ordea, abenduaren 11n, asteazkenean, 19:00etan piztuko da.
Olentzero eta Mari Domingiren desfilea
Olentzero eta Mari Domingi, galtzagorriez lagunduta, 10:00etatik 15:00etara Udaletxean (Espainia plazan) egongo dira haurrekin.
Desfilea 18:00etan aterako da Iparralde gizarte etxetik, eta, ondoren, Legutianoko atea, Frantzia kalea, Bakea kalea, Olagibel kalea eta Espainia plaza zeharkatuko ditu.
Folklore Akademiaren, Arabako Dantzarien Biltzarraren, Olabide Ikastolaren, Indarra K.E.ren eta ‘Kalez Kale’ kaleko heziketarako programaren 400 lagunek hartuko dute parte.
19:00ak aldera, Olentzerok, Mari Domingik eta galtzagorriek udaletxeko balkoi nagusitik gasteiztarrak agurtu eta haiekin batera abestuko dute.

Errege Magoen desfilea
Errege Magoak 11:00etan iritsiko dira Gasteizko tren-geltokira. 11:20 aldera, Udaletxeko balkoi nagusira aterako dira umeak agurtzera. 12:15etik 18:00etara haurrei harrera egingo diete Goiuri jauregian, eta bidezko merkataritzako piruletak banatuko dituzte.
Desfilea 19:00etan hasiko da eta Kultura zinegotziak ibilbidea aldatuko dela adierazi du. Beraz, Bilbo plazatik aterako da, eta, ondoren, Frantzia kalea, Bakea kalea, Jesus Guridi Kalea, Pio XII.aren kalea, Herrandarren kalea eta Legutianoko atea zeharkatuko dituzte.

Gabonetako beste ekitaldi batzuk
Arabako Abesbatzen Elkarteak 27 kontzertu egingo ditu abenduaren 21etik urtarrilaren 5era arte. Aipatutako egunetan ere 10 fanfarre ibiliko dira kaleak animatzen.
Mendizorrotzeko Haur Ikuskizunen XV. Erakustaldian milaka haurrek beren pertsonaia gustukoenak ikusi ahalko dituzte, abenduaren 26tik urtarrilaren 2ra bitartean. Hiru ikuskizun eskainiko dira: ‘Dubbi Kids Happy Live Tour’, ‘Go!azen’ eta ‘Bizi dantza’ (Pirritx, Porrotx eta Marimototsekin).
Butaka Txikia programan, umeentzako zortzi ikuskizun eskainiko dira gizarte etxeetako antzoki eta aretoetan, antzerkia, txotxongiloak eta musika biltzen dituztenak. Abenduaren 26, 27, 29 eta 30ean, eta urtarrilaren 2, 3 eta 4an izango dira saioak, eta sarrerak abenduaren 14ean, 10:00etatik aurrera, jarriko dira salgai, 5 euroan.
Zure interesekoa izan daiteke
12 adingabe eraman dituzte Loiuko aireportutik ospitalera, gastroenteritisa izan dezaketelakoan
Lanzarotera zihoan hegaldi batean sartzeko zain zeuden, eta haietako batzuk okadak eta zorabio-sentsazioa izaten hasi dira. 11 eta 12 urte bitartean dituzte, eta aurretik antolatutako bidaia bateko kideak dira.
14 eta 17 urteko bi adingabe atxilotu dituzte Irunen taxi gidari bati eraso egiteagatik
Adin txikikoak izan arren aurrekariak zituzten biek. Fiskaltzak horietako bat aske uztea eta gazteena zentro batean sartzea ebatzi du.
Iruñeko jesuita bat ikertzen ari dira, gazte bati ustez sexu-abusuak egiteagatik
Atzo atxilotu zuen Foruzaingoak eta larunbat honetan eraman dute epailearen aurrera. Epaileak behin-behinean aske uztea erabaki du. Delituaren izaera eta biktima gehiago ote dauden ikertzen ari dira.
Gizon bat hil da Urgull menditik Pasealeku Berrira erorita
Ertzaintzak 11:00ak aldera jaso du abisua. Ordu horretan aurkitu dute biktimaren gorpua, baina larrialdi zerbitzuetako langileek ezin izan dute haren bizitza salbatu. Ertzaintzak ikerketa abiatu du, istripua nola gertatu den jakiteko.
60 eragile sozial eta politikok gerraren aurkako manifestua sinatu dute Gernikan
Euskal Herri osoko ia 60 eragilek sinatu dute gaur eguerdian, Gernikan, “Gernikaren herritik, bakea eta justizia” manifestua, non gerraren aurkako eta bakearen, justiziaren eta herrien subiranotasunaren aldeko konpromisoa berretsi duten.
Carlos Gimeno Hezkuntza kontseilariaren kargugabetzea eskatu dute Iruñean hainbat manifestarik
Manifestazioa eguerdian egin dute, "Kalitatezko hezkuntza eta lan baldintzen alde. Gimeno Kanpora!", lelopean.
Urgentziaz hartu beharreko 10 neurri aurkeztu ditu UEMAk, udalerri euskaldunen atzerakada gelditzeko
Udalerri Euskaldunen Eguna ospatu du UEMAk Otxandion. 121 udalek osatzen dute gaur egun Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea, eta guztien artean 355.500 biztanle ordezkatzen dituzte.
Norovirusak kutsatutako 30 lagun daramatzan Ambition gurutzaontzia Galiziara iritsi da
Hainbat orduz aztertzen ibili ostean, 1.600 bidaiarik barkutik ateratzeko baimena jaso dute, turismoa egiteko. Astelehenean, Bilboko Portuan egingo du eskala ontziak.
Baldintzapean aske utzi dute dute Igorreko errugbi taldeko presidentea
Ertzaintzak 132 salaketa jaso zituen igandera arte, Arratiko Zekorrak Rugby Taldeak Gabonetako loteria ez ordaintzeagatik. Zehazki, 3. sari bat egokitu zitzaion, eta orain klubak ez du nahikoa diru saria kobratu ez duten saridunei ordaintzeko.
Hiru pertsona identifikatu dituzte Gasteizko Errekaleor auzoan, beisboleko bateekin eta harriz betetako motxilekin
Asteazkenean hainbat liskar izan ziren, okupa batzuk auzoko eraikinetan sartzen saiatu eta hango bizilagunak aurka agertu zirenean. Materiala konfiskatu eta hiru pertsonak identifikatu dituzte: 24 eta 31 urteko bi gizon eta 26 urteko emakume bat.