Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Bilbon, emakume bati ukituak egitea egotzita

Erasoa 01:00ak aldera gertatu da. Emakumea Deustuko Agirre Lehendakariren Etorbidetik zihoan ezezagun batek atzetik eraso egin dionean.

48 urteko gizon bat atxilotu dute goizaldean, emakume bati ukituak egitea leporatuta. Bilboko Deustu auzoan gertatu da erasoa.

Erasoa 01:00ak aldera gertatu da. Emakumea bere lagunekin Agirre Lehendakariren Etorbidetik zihoan ezezagun batek atzetik eraso egin dionean.

Biktimen oihuak entzutean, lagunak bertaratu eta Metroko sarrerara joan dira laguntza bila, erasotzaileak armaren bat zeramala uste zutelako.

Metroko segurtasun zaindarien laguntzarekin gizona atxikitzea lortu dute, Ertzaintza bertaratu den arte. Ertzainek erasotzailea atxilotu dute, gertatutakoaren informazioa bildu ondoren.

48 urteko atxilotua epailearen esku jarriko dute, ikerbidea amaitu ondoren.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X