EZBEHARRA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gazte bat zauritu da Ondarroan, etxean izandako sutean

23 urteko gaztea Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan dute, erredurak zituelako.
Ondarroako sutea, Bizkaiko suhiltzaileen Twitter kontutik.
Ondarroako sutea, Bizkaiko suhiltzaileen Twitter kontutik.

23 urteko gazte bat zauritu da igande honetan Ondarroan, bere etxean izandako sutean.

Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, Arrigorri kalean dagoen etxebizitzan piztu da sua 07:50 aldera. Abisua jaso eta berehala bertaratu dira suhiltzaileak eta anbulantziak eta laster itzali ahal izan dute sua.

Gaztea Ondarroako osasun-etxera eraman dute aurrena, baina erredurak ikusita, Gurutzetako Ospitalera bidaltzea erabaki dute.

Ertzaintzak ikerketa ireki du sutea nola piztu den argitzeko baina baliteke sukaldean egotea jatorria.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X