Ezkontzak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ezkondu aurretik 2-3 urteko ikastaroa egitea proposatu du Gotzainen Biltzarrak

Bost urteren ondoren bikoteen % 40ak harremana eteten duela azpimarratuta, Espainiako Gotzainen Biltzarrak uste du ezkongaiek egun egiten duten 20 orduko ikastaroa ez dela nahikoa.
18:00 - 20:00
Espainiako Gotzainen Biltzarrak 3 urte arteko formakuntza proposatuko die ezkongaiei

Espainiako Gotzainen Biltzarrak 2-3 urteko ikastaro bat proposatu du ezkontzeko asmoa duten bikoteentzat. Ikastaroak osatzen duten 20 orduak "ez direla nahikoak" esan dute, izan ere, adierazi dutenez, "5 urtetan, bikoteen % 40ak harremana bukatzen du".

Ikastaroaren iraupenaren harira, Mario Iceta Bilboko gotzainak zera esan du: "Ezkontzera doazen bikoteentzako formazio batek ezin dezake 20 ordu soilik iraun. Apaiza izateko 7 urte izan behar zara seminarioan, eta ezkongaia, ama edo aita izateko 20 ordu soilik behar dira?".

Hamabi gaik osatzen dute 'Juntos en camino, +Q2' izeneko ikastaroa; tartean lantzen dira besteak beste: sexualitatea, ezkondu aurreko harremanak, leialtasuna edota harreman arazoak nola konpondu daitezkeen.

Ikastaroa CEEko webgunean ere jaso daiteke dohainik. "Bere horretan, ikastaroa ez da beharrezkoa, nahiz eta bakoitzak erabaki dezakeen bikoteei zer eskatzen zaien ezkontzera doazenean", gehitu du Icetak.

Ikastaroa egin nahi dutenek 15 egunero izango dituzte saioak. Fran eta Toñi esaterako, 21 urte daramatzate elkarrekin ezkonduta, eta ikastaroaren gainean zera aipatu dute: "Bi egunetako ikastarora joan ginen, eta batzuetan sukalderako robot bat erosten duzunean ezkontzeko baino informazio gehiago dugula ohartu ginen", erantsi du Franek.

Ignaciok eta Pilarrek ere ikastaroan parte hartu dute. Ignaciok esan duenez, gaiak lantzeko, zineman eta literaturan babestu dira. Izan ere, bikoteek badituzte ikastarotik kanpo egiteko "lanak", esaterako, gutxienez hilean behin elkarrekin mezara joatea edota familia batzen den egunetan elkarrekin egotea.

Bestalde, Icetak ikastaroan zehar genero indarkeriaren gaia ere lantzen dela azpimarratu du. Esaterako, "maitasuna antzeko jarreren aurka" doala argi utzi nahi dela esan du. Jarrera jeloskorren gainean ere hitz egingo dute, eta “test” antzeko baten bidez proban jarriko dituzte bikoteak. "Helduak" ez diren bikoteei ez ezkontzeko gomendatuko zaie.

Ezkondu aurreko harremanak, pornografia eta masturbazioa

Gotzainek, ezkondu aurretik, "kastitatea" gomendatuko diete bikoteei, "sexu harremanik ez izatea". "Bata besteari guztiz entregatzea, ezkondu aurretik, sexu harremanak izanda urratu daiteke", adierazi du Icetak.

Tartean "pansexualismoak" sortu ditzakeen "konfusioez" ere hitz egiten du ikastaroak. Era berean, pornografia eta masturbazioa ezkontzera doazen bikoteentzat "mehatxua" ikusten dute.

Cadena Ser irratiak eman duen informazio baten arabera (ondoren aldatu den bertsio batean), "gizonak harreman sexualak izan nahi dituen egunetan esfortzu handiagoa egin eta betebeharrak onartu behar ditu (adibidez, seme-alabak parkera edo paseo bate matera eraman emakumeak deskantsatu ahal izateko)".

"Emakumeak ostera, lan karga batzuk alde batera uzten saiatu behar da eta gehiago deskantsatu beharko luke elkarrekin harremanak izango duten unean guztiz prest izateko".

Zure interesekoa izan daiteke

Marcha antirracista



EUROPA PRESS

21/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arrazismoaren aurkako martxa batek "faxismoaren gorakada" eta "zigorgabetasuna" salatu ditu Bilbon

Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, ehunka pertsonak bat egin dute larunbat honetan Arrazakeriaren aurkako Bilboko M21 Asanbladak deitutako manifestazioarekin. "Faxismoaren gorakada" salatu, eta "talde neonazi eta supremazisten" jarduera eta diskurtsoen "zigorgabetasunaz" ohartarazi dute. 12:00ak jota zirenean hasi da martxa, Mariaren Bihotza plazan, eta San Frantzisko kalea Zabalbururaino zeharkatu eta gero, Bilboko udaletxearen aurrean amaitu da, manifestu bat irakurrita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X